×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Euskadin ekiteko etorkizuneko sektoreak

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Euskadi aukeren lurraldea da. Aukeren lurraldea ez dira, bada, Estatu Batuak? Bai, lurralde hori ere bai. Baina hemen, itsasoaz bestaldean bezala, negozioa eratzeko eta arrakasta izateko egoera aproposa dugu. Eta edozein negoziok balio du? Aldagai askoren menpe dago hori, baina argi dago gaur egun sektore batzuetan beste batzuetan baino aukera gehiago daudela.

 

Artikulu hau irakurtzen hasi bazara, Euskadin ekiteko funtsezko sektoreak ezagutu nahi dituzula esan nahi du. Hala bada, albiste on bat eta albiste txar bat ditugu zuretzat. Zein aipatuko dugu lehenik? Albiste ez hain ona: Gaztenpresan oraindik ez gara orakulu bihurtu. Hori bai, ziurtatu ahal dizugu konpromisoa, lana eta grina tarteko, arrakasta izateko aukerak biderkatu egiten direla. Eta ziurta diezazukegu, gainera, ibilaldiaren etapa guztietan laguntza izango duzula.

 

Baina albiste on bat ere badagoela esan berri dugu… eta egon badago. Gaztenpresan hogeita hamar urte daramatzagu ekintzailetzaren munduari, negozioak sortzeko egunerokotasunari, lotuta. Horrek eskarmentua eta merkatuaren ezagutza ematen dizkigu eta, berriz ere badiogu, igarleak ez bagara ere, «itxura ona» duten sektore batzuk adieraztera ausartuko gara. Ez heldu horri zalantzarik gabeko egia balitz bezala; har ezazu egungo merkatuaren azterketa soiltzat.

 

Gastronomia

 

Britainiarrak aipatuta, puntualtasuna datorkigu burura; alemaniarrak aipatuta, teknologia; italiarrak aipatuta, moda…. eta euskaldunak aipatuta, janaria! Egongo da horretarako motiborik… Sarritan, herri baten tradizioak, zaletasunak eta idiosinkrasia aprobetxatzea arrakasta lortzeko biderik zuzenena da.

 

Dagoeneko aipatu dizugu Maikalaren kasua. Ez da bakarra, jakina. Globalizazioak —mundu osoko sukaldaritzak— eta Internetek ate asko ireki dituzte gastronomiaren sektorean. Mugagabeko konbinazioak daude. Sortu zeurea!

 

Industria

 

Oscar Muguerza gure mentoreak ere esan zigun: industria-tradizioarekin jarraitu behar dugu, dela egungo jarduera-esparruetan enpresa berriak sortuz, dela produktu, zerbitzu eta merkatu berriak landuz. Gastronomiarekin gertatzen den bezala, aurretikoek landu eta guregana heldu den legatu horrek emaitza bikainak eman ditu Euskal Herrian, eta oso lehiakorrak izaten jarraitzen dugu.

 

Hemen ere, teknologia berriek eta 4.0. Industria esaten zaion mugimenduak —Big Data, 3D inprimaketa, Robotika, Adimen Artifiziala, Gauzen Internet— sektore horretako aukerak eta norabideak ugaldu dituzte, berrikitan BIEMH 2016n horren indartsu ikusi dugun bezala. Ausartuko zara?

 

Turismoa

 

EAEko turismoari buruzko datuek urtez urte berresten dute itxuraz mugarik ez duen gorako joera. Euskadik geroz eta turista gehiago erakartzen ditu. Kultura, natura, gastronomia… eskualdeak elementu erakargarri ugari ditu: ekintzaileentzat fenomeno horrek eskaintzen dituen aukerak bezainbeste. Muguerzak zioen bezala, “lehengaia badugu, erabiltzaileei esperientzia paregabeak eskaintzea da kontua”. Orain, hori nola gauzatu asmatzea tokatzen zaigu.

 

Osasuna

 

Duela hamarkada batzuetatik EAEko osasuna munduko hoberenen artean kokatzen dute. Urteak joan ahala, sektorean jakituria handia bildu da eta maila guztietan balio handiko egiturak garatu dira.

 

Horri gehitzen badiogu Euskadiko biztanleria munduko zaharrenetakoa dela, agerikoa da ekintzailetza-ekimenek arrakasta izateko osagaiak bilduta daudela. Hemen ere, teknologia berriek eginkizun garrantzitsua izan dezakete. Eta nori ez zaio gustatzen gainerakoen bizitza-kalitatea hobetuko duen zerbait eratzea.

 

Horraino iritsi da gure ausardia. Bistakoa da aipatu ditugun sektore horietako bakoitzean era guztietako aukera ugari ditugula, eta hobi horietatik kanpo ere beste asko daudela. Azken buruan, zeure ausardia eta lanerako grina izango dira funtsezko osagaiak. Gure aldetik, bide osoan lagun egiteko konpromisoa eskaintzen dizugu.

¿Quieres leer más artículos relacionados?

Febrero 23, 2023
El pasado 23 de diciembre se publicó en el BOE la Ley de Fomento del Ecosistema de las Empresas Emergentes, más conocida como la Ley de Startups. El objetivo de esta nueva norma es conseguir que el Estado se convierta en un destino atractivo para las personas emprendedoras y las inversoras interesadas en este tipo...
Febrero 17, 2023
Un año más, vuelven los Lunes Digitales de Gaztenpresa, unas sesiones de formación on-line impartidas por la agencia de marketing digital No te pierdas en las redes, en las que podrás ponerte al día de materias relacionadas con el ámbito digital de tu negocio. En estos talleres, de entre 1 hora y 1,5 hora de...
Noviembre 30, 2022
¿Sabías que más de la mitad de las empresas del Estado reconocen haber sufrido un ciberataque en el último año? ¿Conoces los términos Phishing, Vishing o Smishing? En este artículo, Lautik IT Solutions nos cuenta esto y mucho más. Esta empresa orientada a las soluciones tecnológicas y la transformación digital participó en el programa de...
Septiembre 16, 2022
Antes de lanzarse a la piscina del emprendimiento, hay que comprobar que tiene agua, lo que en este caso equivale a llevar a cabo un análisis de riesgos y a elaborar un plan de negocio. Recuerda que el plan de negocio o plan de empresa, es un documento muy útil que debe resumir el carácter...
Julio 29, 2022
HALO Donostia es el resultado de la reunión 3 enfermeras con ganas de emprender y de darle la vuelta a la oferta actual en el sector de la enfermería y la dermoestética. En el mes de las Cooperativas, desde Halo Donostia nos cuentan su historia y sus primeros pasos.   HALO Donostia se define como...
Julio 15, 2022
Un proyecto emprendedor puede materializarse en muchas formas jurídicas: Autónomo/a, Sociedad Limitada, Cooperativa, … con motivo del Día Internacional de las Cooperativas, entrevistamos a Ingravity Dreams, un centro enfocado al bienestar animal que inició su andadura empresarial de la mano de Gaztenpresa.   ¿Qué es Ingravity Dreams y cómo surge? Ingravity Dreams es bienestar animal....