×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Teknologia berriek sustatutako etorkizuneko profil profesionalak

nuevos-perfiles-profesionales
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Duela hainbat urte murgildu ginen iraultza teknologikoa beste iraultza batekin batera garatu da: iraultza profesionalarekin, premia berri horietara egokitutako lan-profilen eskaerarekin lotuta. Gero eta gehiago, enpresek eskakizun teknologiko berriei eta 4.0 Industriaren digitalizazioari erantzuteko gai diren profesionalak bilatu behar dituzte. Duela 10 urtera arte ia ez zegoen mota horretako lanik, baina gaur egun funtsezkoak dira: Big Datateknologia berrietan espezializatutako Merkataritza ZuzenbideaAdimen ArtifizialaCloud Computinga eta, guztien gainetik, Zibersegurtasuna. Horiek dira, besteak beste, hurrengo urtean eskatuko diren etorkizuneko profil profesionalak.

Espezialitate, gradu edo master bakoitzaren enplegagarritasunari buruzko datu zehatzik ez egon arren, digitalizazioarekin lotutako IT profilek hurrengo bost urteetan 1.250.000 lanpostu inguru xurgatuko dituztela zenbatesten da, horien artean, Big Data, Zibersegurtasun eta Robotika arloetako adituak. Aurreikuspenen arabera, STEM (Science, Technology, Engineering & Maths) diziplinetako lanpostuen eskaera % 14ko erritmoan haziko da 2020. urtera arte. Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren arabera, digitalizazioak 300.000 lanpostu berri inguru sortuko ditu hurrengo bi urteetan.

Big Datan aditua

Gaur egun gehien entzuten den profiletako bat Big Data espezializazioa da, iraultza teknologikoaren ondorio zuzen gisa jaio zena. Digitalizazioak ia dena neurtzea ahalbidetzen du eta datuen analisiak, berriz, oinarrizko informazioa lortzea, edozein enpresa edo sektoreren emaitzak hobetzeko: arkitektura, kontsumoa, banka, hezkuntza edo turismoa. Gaur egungo gizarte digitalean, enpresek izugarrizko datu-kantitateak bildu ditzakete, eta teknologia egokiak behar dituzte horiek behar bezala kudeatzeko.

Zibersegurtasuna

Zibersegurtasuna ezinbestekoa da gizarte digital batean. 4.0 Industriaren esparruan lan egiten duen edozein enpresak behar bezala babestu behar ditu bere datu guztiak eta bere bezeroen datuak. Horrez gain, bere komunikazioak seguruak direla eta horiek blindatuta daudela bermatu behar du, espioitza industrialaren aurrean, esaterako. Gidaririk gabeko ibilgailuen eta robotika industrialaren gisako teknologiak ia bideraezinak izango lirateke WiFi sare guztiz segururik gabe.

Adimen Artifiziala

Azken urteetan, Adimen Artifizialaren hazkundea esponentziala izan da, batik bat 4.0 Industriaren aurrerapenarekin. Gaur egun, enpresak eta zentro teknologikoak asko saiatzen dira makinak hobetzen, lan mekanikoak garatzeaz gain, haien higadura aurreikusi eta ekoizpen-akatsak automatikoki zuzendu ahal izateko. Eta hori adibide bat baino ez da. Aplikazio asko duela hainbat urte hasi ziren garatzen, eta horiek profesionalen eskaera bereganatuko dute hurrengo urteetan. Hor ditugu, esaterako, ahotsaren ezagutza, eragile birtualak, machine learninga, medikuntza eta finantzak.

Cloud Computing-ean aditua

Hodeiko konputazio edo Cloud computing deiturikoaren aroan gaude, hau da, mota guztietako informatika-zerbitzuak Internetez eskaintzeko aroan, hala nola zerbitzariak, memoriak, datu-baseak, sareak, softwarea eta analisiak. Datuak hodeian biltzeko azpiegitura horiek cloud kudeatzaileak behar dituzte, horiek modu ezin hobean diseinatu eta mantentzeko gai izango direnak. Horrenbestez, erantzun integrala eman behar diete artxiboak digitalizatu eta erabilgarritasun, eskalagarritasun eta etekin handiak nahi dituzten konpainiei.

Teknologia berrietan aditua den abokatua

Merkataritza Zuzenbidean eta Teknologia Berrietan espezializatutako profil hau Zuzenbidean gero eta gehiago hazten ari den irudi bat bihurtu da: teknologia-enpresen eta startupen esparruan indarrean den legeria ezagutzeaz eta aplikatzeaz gain, horiek arlo horretan gertatzen diren araudi-aldaketak aurreikusteko eta etorkizunerako legezko proposamenak gomendatzeko gai izan behar dute. Gainera, esparru horrek ─juridikoak─ IKTak bere lan-metodoetara txertatzeari uko egin izan dio tradizioz. Horri informatika-delituetan adituak diren abokatuen premia gehitu behar zaio, gero eta ohikoagoak baitira.

Egiaztatuko zenuen moduan, gai horiek oso prestakuntza zehatza eta osoa behar dute, baina zure negozioa sortzeko orientazioa behar baduzu, Gaztenpresan laguntzeko prest gaude. Gogoratu prestakuntza-tailerrak prestatu ditugula, ekintzaile gisa zure ibilbide guztian zehar lagundu ahal izateko. Zain izango gaituzu!

Post gehiago irakurri.

Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...
Uztaila 30, 2024
Podcastaren hirugarren denboraldi honetan, ekonomian eta eragin sozialean sakondu dugu hainbat ekimen ekintzaileren bidez. Baina, nola neurtu eta ebaluatzen da inpaktu soziala? Galdera honi erantzuteko, denboraldiko azken atalean Jessica Pizarro Arteaga izan dugu, entitate eta enpresei gizartean eta ingurumenean benetan nola eragiten ari diren jakiten laguntzen dien ekintzailea. Txiletar honek jaioterrian hasi zuen bere ibilbide...