×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Startupei buruzko lege berriaren funtsezko puntuak aztertuko ditugu

ley startups
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Iazko abenduaren 23an argitaratu zen BOEn enpresa emergenteen ekosistema sustatzeari buruzko legea, startupei buruzko lege bezala ezagunagoa dena. Estatua pertsona ekintzaileentzat eta horrelako negozioetan interesa duten inbertitzaileentzat helmuga erakargarri bihurtu dadila lortzea da arau berri honen helburua, hau da, enpresa berritzaile sortu berrietan, oinarri teknologikoa dutenetan, hazkunde bizkorrekoak direnetan eta negozio-eredu eskalagarri bat dutenetan interesatuta daudenentzat.

Horrenbestez, lege honek biltzen dituen babes-neurriak eta zerga-pizgarriak baliatu ahal izateko lehenengo pausoa arau honetan definitzen diren terminotan startup bat izatea da, hots, honako hauetan:

  • Oinarri teknologikoa duen enpresa sortu berri bat izatea edo gehienez 5 urteko antzinatasuna duena (7 urte konpainia bioteknologiko, energetiko edo industrialen kasuan).
  • Enpresa erabat berria izatea, hau da, aldez aurretik zeuden konpainien fusio baten, zatiketa baten edo eraldaketa baten emaitza ez izatea.
  • Bere egoitza soziala edo helbide soziala Espainian izatea, edo bertan modu iraunkorrean finkatuta egotea.
  • Plantillaren % 60k gutxienez lan-kontratua Espainian izatea.
  • Burtsan ez kotizatzea eta dibidendurik ez banatu izana.
  • Urtean hamar milioi eurotik gorako negozio bolumenera ez iristea.
  • Izaera berritzaileko ekintzailetza-proiektu bat izatea, negozio-eredu eskalagarria izango duena.

Eskakizun horiek betetzen dituzten kooperatibak ere lege horretara bildu daitezke.

Nork erabakiko du zein enpresa diren startup eta zein ez?

Legeak ezartzen du Enisa – Berrikuntzako Enpresa Nazionala izango dela ezaugarri horiek ziurtatzeaz arduratuko den erakundea. Horretarako, honako irizpide hauei erreparatuko die, besteak beste: proiektuaren berrikuntza-maila, proposatutako berrikuntzak merkaturako duen erakarpen-maila, erabiltzaile edo bezeroen bolumena, lehiakide posibleak, eta enpresa osatzen duten pertsonen taldearen esperientzia eta ibilbidea.

Enisak gehienez hiru hilabeteko epea izango du bere ebaluazioa emateko eta akordioak lortu ahalko ditu autonomia-erkidego guztiekin ziurtatze-zeregin hori  eskualde-erakundeetan delegatzeko. Erakunde horiek zehaztu gabe daude oraindik.

Eta zer abantaila dakartza startupei buruzko legeak?

Enpresa emergenteen ekosistema sustatzeari buruzko legeak 20 neurri baino gehiago gaineratzen ditu, hala nola hiru lehenengo urteetan autonomoen kuotaren % 100 hobari gisa ematea startupean beren kontura egiten duten jarduera beste negozio batean soldatapeko gisa duten lanarekin uztartzen duten ekintzaileei.

Halaber, gure herrialdetik kanpokoak izanik Espainian enpresa emergente bat abiarazi nahi duten ekintzaileei, hasierako bizileku-baimena urtebetetik hiru urtera zabalduko zaie. Gainera, bertan bizi diren edo egoten diren sei lehenengo hilabeteetan Gizarte Segurantzan alta hartzeko, pasaportea besterik ez dute beharko.

Bizileku-baimena urtebetetik bi urtera zabaltzen da era berean praktiketan dauden, enplegu bila dabiltzan edo beren ikasketak amaitu ondoren gure herrialdean enpresa-proiektu bat hasi nahi duten atzerriko ikasleentzat.

Legean bildutako beste neurrietako bat sozietateen gaineko zergan % 15eko zerga-tasa murriztua (ohiko zerga-tasa % 25 da) gehienez lau urtez aplikatzea izango da, eta, horrekin batera, eskakizun burokratikoak murriztea atzerriko inbertitzaileentzat.

Lege horren xehetasun guztietan sakondu nahi baduzu, link honetan kontsultatu dezakezu arauaren testu osoa: 28/2022 Legea, abenduaren 21ekoa, enpresa emergenteen ekosistema sustatzekoa

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...