Foru Aldundiaren diru-laguntza Bizkaiko lurraldean enpresak sortzeko - Gaztenpresa

Foru Aldundiaren diru-laguntza Bizkaiko lurraldean enpresak sortzeko

subvenciones emprendedores en bizkaia

Bizkaiko Foru Aldundiak enpresak abian jartzeko eta sortzeko laguntzak eskatzeko epea ireki du. Ekintzailea bazara eta zeure enpresa sortu nahi baduzu, irailaren 30era arteko epea duzu Foru Aldundiari laguntza hori eskatzeko. Nahi baduzu, Gaztenpresan eskaera izapidetzen lagunduko dizugu.

 

Laguntza eska dezakete 2013ko azaroaren 1etik 2014ko irailaren 30era bitartean (biak barne) Bizkaian sortu diren enpresek.

Foru Aldundiaren laguntzen onuradun diren erakundeak

Laguntzaren onurak eskura ditzakete Bizkaiko Lurralde Historikoko nortasun juridikodun enpresek, banakako enpresariak eta profesionalak barne, ondasun-erkidegoek eta sozietate zibilek.

 

• Jarduera ekonomikoetan alta eman dutenek 2013-11-1 eta 2014-09-30 artean.

• Helbide soziala eta fiskala Bizkaiko Lurralde Historikoan dutenek. Era berean, lantokia ere lurralde horretan egongo da kokatuta.

• Onuradun izango den erakundearen sustatzaileetako batek, gutxienez, Bizkaiko bizilaguna izan behar duenak, Ekonomia Jardueren gaineko Zergan alta eman aurretik langabezian zegoela egiaztatu behar du, eta autonomoen erregimen berezian edo mutualitate baliokidean izena eman duela. Azken baldintza hori ez dute bete beharko langile bazkidetuen kooperatibek ez erregimen orokorrean sartuko diren lan-sozietateek ere.

 

Diru-laguntzen eskariak bidaltzeko ondorioetarako, pertsona sustatzaile batek ezingo du, inolaz ere, enpresa-proiektu batean baino gehiagotan parte hartu. Halaber, ezingo dute laguntza hori eskatu 89/2012 eta/edo 40/2013 Foru Dekretuen kontura diru-laguntza onartu zaien enpresek edo horien sustatzaileek.

 

Foru Aldundiak diruz lagun ditzakeen gastuak

Foru Aldundiarentzat, honako hauek izango dira diruz lagun daitezkeen gastuak: negozioa kokatuko den lokalaren errentamendua; hornigaiak (argia, ura, telefonoa, gasa); aseguru-primak; garbiketa eta mantentzea; bulego-materiala; zerbitzu profesional independenteak; publizitatea eta sustapena; Gizarte Segurantzako kotizazioak autonomoen erregimen berezian eta kontingentzia arruntei dagozkienak erregimen orokorrean, enpresak Jarduera Ekonomikoetan alta eman eta gehienez urtebeteko epean sortuko direnak. Jarduera ekonomikoak baja ematen badu, ordaintzeke dagoen zenbatekoa kobratzeko eskubidea galdu egingo da.

 

Foru Aldundiaren diru-laguntzaren zenbatekoa

Diru-laguntzaren zenbatekoa 3.000 eurokoa izango da erakunde onuradun bakoitzeko (enpresa edo ekintzailea).

“Onuradun diren erakundeak” atalean aipatzen diren baldintzez gain sustatzaileetako batek, gutxienez, 158/2013 dekretu arautzailearen 1. sekzioaren onuradun diren erakundeekin prestakuntza eta aholkularitza indibidualizatua burutu baditu, diru-laguntzaren zenbatekoa 5.000 €-koa izango da aipatutako atalean zehaztutako baldintzak bete eta honako kolektibo hauetako kide den sustatzaile bakoitzeko:

  • Emakumeak
  • Gizarte-bazterketa pairatzeko arriskuan diren pertsonak, 158/2013 Dekretuaren 7. artikuluaren arabera
  • 4.000 € sustatzaile bakoitzeko, aipatutako atalean zehaztutako baldintzak bete arren aurreko paragrafoko kolektiboetako kide ez badira.

Erakunde onuradun bakoitzeko Foru Aldundiaren gehienezko diru-laguntza 25.000 eurokoa izango da.

Gure teknikarien laguntza nahi baduzu paperak betetzeko edo izapidea zure ordez egin dezaten nahiago baduzu, informazio gehiago eska dezakezu web-orrialdearen bidez edo 900 101 143 doako telefonora deituta.

Bizkaiko lurraldean enpresak abian jarri edo sortzeko Foru Aldundiaren Laguntzei buruzko dokumentazioa.

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Harpidetu blogean

Idatzi zure helbide elektronikoa, sarrera berrien jakinarazpenak jasotzeko.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?