×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Zergatik egon behar dugu egunean SEOan?

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Zure enpresan SEOa ezartzeko arrazoiak

Interneten, edukia da erregea, eta SEOa haren ordezkaria. Blogak edo webguneak ezin dira bilatzaileetako lehen postuetan egon, ez badute eduki interesgarririk eta kalitatekorik eskaintzen. Salbu eta ordainpekoak badira, jakina.

Halere, ekarpen bereizgarri hori askotan ez da nahikoa, orrialde bat Interneteko unibertsoaren handitasunean nabarmentzeko. Kontuan izan datu hauek:

  • Gaur egun ia 10. 000 «.eus» domeinu daude.
  • Urrira arte erregistratutako «.es» domeinuen kopurua 1,9 milioitik gorakoa
  • Mundu osoan 1. 723 milioi webgune baino gehiago daude, Live Stats webgunearen arabera.

Ikus dezakezunez, lehia basatia dago Interneteko esparru eta sektore guztietan. Gauzak horrela, eskura ditugun baliabide guztiak erabili behar ditugu gure webguneari ahal den garrantzirik handiena emateko. Eta horretarako balio du SEO on batek.

Nondik dator SEOa?

Ez badakizu ere, ingelesezko sigla horiek bilaketa-tresnen optimizazioa esan nahi dute (Search Engine Optimization). Dagoeneko zientzia bilakatu da. Etengabe ari da aldatzen eta eguneratzen, eta prestakuntza egokia eskatzen du. Gaur egun, SEO esatea Google esatea da. Larry Page-k eta Serguei Brin-ek sortutako enpresak munduko bilaketa guztien % 90 osatzen du. Ondoren datoz, oso urrun, Yahoo! (% 4 inguru), Bing (% 3) eta Baidu (% 1).

Googlek hainbat algoritmo erabili izan ditu, bere historian zehar, elementu batzuei edo besteei garrantzi handiagoa edo txikiagoa emateko: Cassandra, Esmeralda, Fritz, Panda, Penguin edo Pigdeon dira horietako batzuen edo horien aldaketen izenak. Haien bidez, bilatzailearen bilaketa-parametroak eta kalitate-balioak hobetu eta eguneratu egiten dira, nabigazio-esperientzia hobetzeko.

SEOaren berritasunak

Horregatik, SEO on batek Googleren algoritmoaren berritasunak eta egokitzapenak ezagutu behar ditu, kudeatzen dituen webguneetan txertatzeko. Hona hemen gaur egungo SEO joera nagusietako batzuk:

  1. Mobile first indexinga

Telefono mugikorraren etengabeko hedapenak eraginda, Googlek zigortu egiten ditu responsive ez diren webguneak, hau da, idazmahaiko bertsiotik mugikorreko bertsiora egokitzen ez direnak. Eta, 2015az geroztik, zigortu egiten ditu smartphonearen edo tabletaren bidez nabigatzeko optimizatuta ez dauden webguneak.

  1. Ahots bidezko bilaketa

Egindako kalkuluen arabera, bilaketen erdiak ahots bidez egiten dira gaur egun. Hori dela eta, ezinbestekoa da zure webguneko SEOa interakzio-mota horretara egokitzea.

  1. Karga-abiadura maximoa

5Garen eta Siri, Cortana eta beste ahots-laguntzaile batzuen aroan, karga-abiadura funtsezkoa da nabigazio-esperientzia ona bermatzeko.

  1. Link buildinga

Zure webgunean sartzen dituzun estekek kalitaterik handiena eskaini behar dute, Googlek iruzur-saioekin lotu ez ditzan. Eskrupulurik gabeko enpresek egiten dituzte halako iruzurrak, gai baitira blogariei eta webguneei ordaintzeko, garrantzirik gabeko estekak sar ditzaten.

  1. Kalitateko edukiak

Garrantzitsuena ez da zenbat, zer baizik: hobe da internauten behar eta bilaketei erantzungo dieten edukiak eskaintzea historia mordoa aspertu arte erakustea baino. Esaten denez, orekan dago bertutea.

SEOari buruzko informazio gehiago eskuratu nahi baduzu zure enpresaren webguneko trafikoa handitzeko, Gaztenpresan antolatzen ditugun prestakuntza-lantegi eta -ikastaroen bidez hobetu ahal izango dituzu zure negozioa bultzatzeko gaitasun horiek eta beste batzuk.

Zain gaituzu

Post gehiago irakurri.

Martxoa 3, 2021
Zenbat kobratu behar dut nire lanagatik? Aurrekontu bat eskatzen badidate, nola egingo dut? Lanorduen kalkuluaren arabera edo burututako zerbitzuagatik? Nola jakin dezaket egin dudan aurrekontua garestia ala merkea den? Norberaren kontura lan egiten baduzu, oso ohikoa izango da zure buruari galdera horiek eta antzekoak egitea aurrekontu bat eskatzen dizuten bakoitzean. Izan ere, zaila da jarduera...
Otsaila 24, 2021
Une batean edo bestean, edozein ekintzailek pentsa dezake lehiakideak mehatxu bat direla bere enpresarentzat; definizioz, lehiakide bat zure negozioaren antzeko beste bat da, eta zure bezeroen premia berberak asetzea du helburu. Baina errealitatea oso bestelakoa da. Lehia osasuntsuak ez du zertan izan behar zure etsaia, eta aliatu handi bat bihurtu eta zure jarduera hobetzen lagun...
Otsaila 17, 2021
Gaztenpresaren Berritzen programan, hainbat web-mintegi diseinatu ditugu zure negozioa digitalizatzen laguntzeko. «Gaztenpresaren astelehen digitalak» izeneko zazpi web-mintegik osatzen dute programa; dagoeneko bi eman ditugu. Tailer horiek Zoom bidez emango dira, otsaileko eta martxoko astelehenetan, eta ordubeteko iraupena izango dute. No te pierdas en las redes enpresak emango ditu. Horietako edozeinetan izena eman nahi baduzu, hemen...
Otsaila 12, 2021
EGUNA: Otsailak 15 ANTOLATZAILEA: Gaztenpresa IRAKASLEA: Lanbide – No te pierdas en las redes DESKRIBAPENA: Gaur egun munduan, milioika pertsonak erabiltzen dute Google bilatzailea edo Google Maps produktu edo zerbitzu bat bilatzeko, edo enpresa jakin bat aurkitzeko. Horregatik, oso garrantzitsua da Google My Business-en enpresa fitxa bat izatea, zure bezeroekiko interakzioa hobetzea eta negozioari ikusgarritasun...
Otsaila 10, 2021
Askotan, ekintzailetzaren bideak ez du zertan amaiera bat izan behar, ezta enpresa-abentura berri bati ekitera bazoaz ere. Kasu horretan, negozioak eskualdatzeko irudia erabil dezakezu, batetik, eskaini diozun lan eta ahalegin guztiak jarraipena izan dezan eta beste ekintzaile batentzat lagungarria eta pizgarria izan dadin. Eta bestetik, ondare profesional horretatik etekin ekonomikoa lor dezazun. Negozioa erosi behar...
Otsaila 4, 2021
DATA: Otsailak 8 ANTOLATZAILEA: Gaztenpresa IRAKASLEA: Lanbide – No te pierdas en las redes DESKRIBAPENA: Azken urteotan, ingurune digitalak garrantzi handia hartu du empresa guztientzat, eta, beraz, horren araberako estrategia bat diseinatzeko beharra dago. Horregatik, funtsezkoa da ingurune horretarako ekintzak antolatzea. “Gaztenpresako astelehen digitalak” osatzen dituzten 7 webinar-ren parte da webinar hau, eta ingurune digitalarekin...