×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Kooperaren “magia”: pertsona zaurgarrientzako enplegu bihurtzen diren arropa-donazioak

Enrique Osorio de Koopera
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Ba al zenekien Kooperaren jarduerak arropei bigarren bizitza emateaz gain, batez ere, gehien behar dutenei bigarren aukera bat emango diela? Izan ere, ekonomia zirkularra eta ingurumenarekiko praktika jasangarriak sustatzeaz gain, gizarte-entitateen sare horren benetako helburua bazterkeria-egoeran edo -arriskuan dauden pertsonentzako lan-aukerak sortzea da. Eta, lan handi horri buruz hitz egiteko, gure podcastera gonbidatu dugu Enrique Osorio, erakunde horretako marketin eta komunikazio arduraduna.

 

Gizarteratzea eta laneratzea

Enriquek azaldu digunez, Kooperaren gizarteratze- eta laneratze-programetan parte hartzen duten pertsonek prestakuntza- eta laguntza-ibilbide pertsonalizatua jasotzen dute, hiru urte ere iraun dezakeena. Prozesu horren barruan sartzen dira lan-gaikuntzatik hasi eta alderdi pertsonaletan eta gizarte- eta lan-alderdietan laguntzeraino, bermatuz parte-hartzaileak prest egongo direla lan-merkatu arruntean sartzeko hiru urte horiek igaro ondoren.

Horrela, Koopera sarean laneratze-kontratu batekin lanean hasten den pertsona bakoitzak funtsezko bi figuraren laguntza jasotzen du: alde batetik, ekoizpen-teknikariak, beren lanpostua lan-eremu hutsean azalduko diotenak, eta, bestetik, gizarteratze-teknikoak, alderdi pertsonalenetan eta sozialenetan lagunduko diotenak, hala nola legezko izapideak, etxebizitza eta abar.

 

Bizitzak aldatzen dituen keinua

Baina gizarteratze-lan hori guztia ez litzateke posible izango jendeak bere arropa emango ez balu. “Hain keinu altruista hori gabe, ezin izango genuke gure misioa egin”, azpimarratu du Enriquek. Zifra esanguratsuak dira: emandako 15-20 arropa 3 minutuko gizarte-enpleguaren baliokideak dira, eta, edukiontziei dagokionez, 3,5 edukiontzi jartzeak gizarte-lanpostu bat sortzea dakar. “Kalean edukiontzi bat jartzeko aukera dugunean, irribarrea ateratzen zaigu, badakigulako lanpostuak sor daitezkeela”.

Hala, arropa, oinetako, jostailu, liburu eta abarren dohaintzei esker, hamahiru gizarte-entitatek osatzen duten Koopera sareak 680 langile ditu gaur egun, eta horietatik % 50 eta % 55 artean gizarteratze-kontratua dute.

Hori gutxi balitz, teknologiaren eta jasangarritasunaren arloko abangoardiako erakundea ere bada. Edukiontzien sentsorizaziotik hasi eta ahots bidezko sailkapen automatizatura arte, Kooperak egiten dituen ekoizpen-prozesuen urrats bakoitza eraginkorra izateko eta ingurumena errespetatzeko diseinatu da. Berrikuntza horrek produktibitatea hobetzeaz gain, lanpostu kualifikatuagoak eta baliotsuagoak ere sortzen ditu programako parte-hartzaileentzat.

Baina hori guztia Enrique Osoriok podcastean kontatu zigun guztiaren aperitibo txiki bat besterik ez da. Beraz, play sakatzera gonbidatzen zaitugu, eta ezagutu nola edukiontzi batean jada erabiltzen ez dituzun arropa edo bestelako gauzak poltsa batean uzteko keinu errazak eragin handia izan dezakeen gizartean. Ez galdu!

banner podcast gaztenpresa nuevo capitulo

Post gehiago irakurri.

Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...
Uztaila 30, 2024
Podcastaren hirugarren denboraldi honetan, ekonomian eta eragin sozialean sakondu dugu hainbat ekimen ekintzaileren bidez. Baina, nola neurtu eta ebaluatzen da inpaktu soziala? Galdera honi erantzuteko, denboraldiko azken atalean Jessica Pizarro Arteaga izan dugu, entitate eta enpresei gizartean eta ingurumenean benetan nola eragiten ari diren jakiten laguntzen dien ekintzailea. Txiletar honek jaioterrian hasi zuen bere ibilbide...