Sare sozialei eta Interneti onura handiagoa nola atera jakiteko hitzaldia Iruñean, Gasteizen, Donostian eta Bilbon - Gaztenpresa

Sare sozialei eta Interneti onura handiagoa nola atera jakiteko hitzaldia Iruñean, Gasteizen, Donostian eta Bilbon

Doako hitzaldia Consulting Pro zerbitzuko bazkideentzat. Egin erreserba consultas@consulting-pro.org helbide elektronikoaren edo  900 100 240 telefono-zenbakiaren bitartez.

 

Iruñea

Laboral Kutxaren Lurralde Zuzendaritza: Arcadio M. Larraona kalea, 1-1.

2014ko urriaren 13a, 17:00 – 18:30

 

Gasteiz

Laboral Kutxaren Lurralde Zuzendaritza: Dato kalea, 14

2014ko urriaren 14a, 17:00 – 18:30 

 

Donostia

Laboral Kutxaren Lurralde Zuzendaritza: Askatasunaren hiribidea, 10-1.

2014ko urriaren 15a, 17:00 – 18:30 

 

Bilbo

Laboral Kutxaren Lurralde Zuzendaritza: Areatza, 4 (sarrera Posta kaleko 2. zenbakian)

2014ko urriaren 16a, 17:00 – 18:30 

 

Tailer praktiko hori Interneten dauden profesionalei, enpresa txikiei eta saltokiei zuzendurik dago.  Bezeroarekin harremana hobetzea eta salmentak erraztea ahalbidetzen duten erreminta digitalek eta sare sozialek nola lagun dezaketen ikusaraztea da mintegi horren xedea, baita Interneten presentzia egokia nola izan edo hura nola hobetu ikastea ere.

Edukia:

  • Zertarako balio du Interneten egoteak? Mitoak eta errealitateak
  • Komunikabide sozialak (web 2.0): blogak, microblogginga, sare sozialak. Ohiko erremintak.
  • Marketina Interneten: web-posizionamendua, publizitate-kanpainak, e-mail marketina eta abar. Gomendio praktikoak.

 

Mintegiak Irati Gonzálezek, Buzzko online komunikazio-agentziako kontsultari-prestatzaile eta community managerrak, eta Edurne Ruiz de Arcautek, marketin eta online komunikazioko freelance profesionalak, eskainiko dituzte.

 

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?