Laguntzei eta diru-laguntzei buruzko tailer praktikoa Gasteizen, abenduaren 22 eta 23an - Gaztenpresa

Laguntzei eta diru-laguntzei buruzko tailer praktikoa Gasteizen, abenduaren 22 eta 23an

SEAk diruz lagundutako doako ikastaroa, autonomoentzako eta enpresa txiki eta ertainentzako laguntzei eta diru-laguntzei buruzkoa.

Egunak: Abenduaren 22an eta 23an

Ordutegia: 15:30etik 19:30era

Ikastaroa eskainiko den lekua eta helbidea: Bultzlan, Florida kalea 58, Gasteiz

Norentzat:

  • Euren enpresen kudeaketaz arduratzen diren enpresa txikientzat eta autonomoentzat, finantzetako eta administrazioko arduradunentzat, altxortegiko arduradunentzat…
  • Eta baita enpresako beste arlo batzuetan lan egin arren finantza-informazioa erabilita erabakiak hartu behar dituztenentzat ere.

Ikastaroaren helburuak: Tailer praktikoa enpresa txikietako arduradunei eta administrazioko langileei zuzenduta dago, profesionalei eta autonomoei, eta gaur egun dauden laguntzen eta diru-laguntzen ezaugarriak eta eskakizunak ezagutzera ematea du xede. Horrekin batera, laguntzok modu sistematikoan bilatu eta kudeatzen ikasiko dute partaideek.

 

Ikastaroaren programa:

  • Laguntza motak
  • Nola eskuratu laguntzei buruzko informazio eguneratua
  • Programak eta laguntza-neurriak:

o            estatukoak,

o            autonomia erkidegokoak eta

o            tokikoak.

  • Finantzaketa eta laguntzak
  • 2013ko enplegua sustatzeko programa: hobariak kontratazioan
  • Ekintzaileen Legea
  • Kenkari fiskalak PFEZen eta Sozietateen gaineko Zergan

 

SEAk diruz lagundutako aurrez aurreko ikastaroa egin nahi baduzu eman izena 900 373 051 telefonoan

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?