Kontabilitate-kudeaketako diruz lagundutako ikastaroa Gasteizen urtarriletik aurrera - Gaztenpresa

Kontabilitate-kudeaketako diruz lagundutako ikastaroa Gasteizen urtarriletik aurrera

KONTABILITATE KUDEAKETAko doako ikastaroa, 90 ordukoa. 2015-01-12tik 2015-04-13ra bitartean egingo da, 15:30etik 19:00etara, astelehenetan eta asteazkenetan, Bultz-Lan Consultingek Gasteizen dituen bulegoetan.

 

Ordu kopurua: 90

Diru-laguntza eman duena: Hobetuzek diruz lagundutako doako ikastaroa

Egunak: astelehenak eta asteazkenak

Ordutegia: 15:30etik 19:00etara

Lekua: Bultz-Lan Consulting, Pedro Orbea kalea, 8, etxabea (Gasteiz)

Izena emateko kontaktua: interesatuta bazaude, eskatu informazioa Ana Palaciosi, 945 12 00 08 telefonoaren edo apalacios@bultz-lan.com helbide elektronikoaren bidez.

 

Ikastaroaren programa:

1.- Kontabilitatearen teoria. Kontabilitatearen hastapenak

  •  Sarrera
  •  Kontabilitate liburuak
  •  Kontabilitate-zikloa

2.- Kontabilitate Plan Orokor berria

  •  KPOa, ETE-en KPOa eta mikroenpresetarako berariazko irizpideak
  •  Kontzeptuen esparrua
  •  Erregistro- eta balioztapen-arauak
  •  Kontuen taula

3.-Ondare-multzoen tratamendua eta kontabilitate-jardunbidea

  •  Ibilgetua
    •  Ibilgetu ukiezina
    •  Ibilgetu materiala
    •  Finantza errentamendua: leasinga
    •  Ondasun higiezinetako inbertsioak
    •  Aribideko ibilgetua
  •  Finantza-inbertsioak
  •  Fondo propioak
  •  Diru-laguntzak, dohaintzak eta legatuak
  •  Inoren finantzaketa
  •  Izakinak
  •  Erosketak
  •  Gastuak
  •  Salmentak eta bestelako sarrerak
  •  Kobrantza eta ordainketen kontabilitate-prozesuak
  •  Zergak kontabilitatean
  •  Kontabilitate-itxiera:<0} hornidurak, balio-narriadura eta urtaldi-amaierako doikuntzak

4.- Urteko kontuak

  •  Prestatzeko arauak
  •  Betebeharrak eta Merkataritza Erregistroan aurkezteko modua

5.- Urteko kontuen analisi ekonomiko eta finantzarioa<0}

  •  Analisi ekonomikoaren eta finantzarioaren funtzioak eta horien arteko aldeak
  •  Analisirako tresnak

Titulazioa

KONTABILITATE KUDEAKETAko ikastaroa gainditzen duten ikasleek titulu ofiziala lortuko dute, hau da, Eusko Jaurlaritzak (Lanbidek) emandako profesionaltasun-ziurtagiria. Egiaztapen ofizial horren bidez, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren arabera lan batean jarduteko behar diren lanbide-eskuduntzak dituela aitortzen zaio pertsonari. Profesionaltasun-ziurtagiriak lanbide-familietan daude sailkatuta. Gure kasuan, Kontabilitate Kudeaketako Titulu ofiziala lortuko da ikastaroaren amaieran. Eta, familia horretako gainerako hiru moduluak eginez gero, Kontabilitateko eta Fiskalitateko lanbide-ziurtagiria jasoko da, Eusko Jaurlaritzaren (Lanbideren) egiaztapen eta guzti. Familia berean metatutako lanbide-ziurtagiriak erdi-mailako titulu ofizialekin edo goi-mailakoekin —heziketa-zikloetan— baliozkotu ahal izango dira.

 

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?