Finantzak finantzari ez direnentzat, Excelen laguntzaz - Gaztenpresa

Finantzak finantzari ez direnentzat, Excelen laguntzaz

Hobetuzek diruz lagundutako doako ikastaroa, urriaren 6tik 10era, Gasteizen.

 

Egunak: urriaren 6tik 10era (20 ordu)

Ordutegia: data horietan egunero, 15:30etik 19:30era

Helbidea eta lekua: ikastaroa BULTZ-LANek ematen du Florida kaleko 58.ean.

Nori zuzenduta dago? Ikastaroa enpresetako eta negozio-unitateetako zuzendaritzako eta gerentziako langileei eta finantza alorrekoak ez diren espezialistei eta teknikariei zuzenduta dago, baina baita finantza-hizkuntza eta informazioko eta kontroleko baliabide nagusiak ezagutu eta erabili behar dituzten gainerako pertsona guztiei ere.

 

Ikastaroaren helburu orokorrak:

  • Enpresa-kudeaketaren jarduera eta emaitzak aztertu, planifikatu eta kontrolatzeko ezinbestekoak diren finantza- eta kontabilitate-alorreko kontzeptu eta baliabide nagusien ikuspegi integratua eskaintzea.

Helburu bereziak:

  • Arduradun eta teknikari ez-finantzariei “finantza-hizkuntzaren” funtsezko kontzeptuak eta hiztegia argi eta garbi azaltzea.
  • Oinarrizko mailatik abiatuta, kontabilitateko egoera-orriak (balantzea eta emaitzen kontua) ulertu eta aztertzen laguntzea.
  • Enpresaren ondare- eta ekonomia-egoera interpretatzen laguntzea, ekonomia eta finantzak aztertzeko baliabide nagusien bidez.
  • Erakunde baten finantzak eta finantza-egoera ulertzea, globalizazio-ingurunean lehiatzeko aukerak eta hobekuntzak antzematen direnean, erabakiak hartzen laguntzeko.

 

Ikastaroaren egitaraua:

  • Kontabilitateko lehen urratsak.
  1. Kontabilitatea: zer da eta zertarako balio du.
  2. Kontabilitateak ematen dituen txosten nagusiak.
  3. Balantzea.
  4. Fondo propioak: Kapitala eta Erreserbak.
  5. Nondik eskuratzen du enpresak finantzaketa, eta zertan erabiltzen du.

 

  • Balantzeak aztertu eta interpretatzea.
  1. Azterketa ekonomikoa.
  2. Azterketa finantzarioa.
  3. Finantza-kalkulua.
  4. Inbertsioak aztertu eta aukeratzea.
  5. Metodo dinamikoak.

 

Hobetuzek diruz lagundutako aurrez aurreko ikastaro hau egin nahi baduzu, 900 373 051 telefono-zenbakian eman dezakezu izena.

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?