×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Finantza Zuzendaritzari eta Enpresaren Gestio Kontrolari buruzko doako ikastaroa Bilbon

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Bultz-Lan Consultingek emango du ikastaroa Bilbon, maiatzaren 18tik aurrera. interesatuta bazaude, jarri harremanetan Susana Vicenterekin, svicente@bultz-lan.com helbide elektronikoaren edo 94 410 21 44 telefonoaren bidez.

Hobetuzek % 100ean diruz lagundutako ikastaroa

Egunak: maiatzaren 18tik maiatzaren 28ra.

Ordutegia: 17:00etatik 20:00etara, astelehenetik ostegunera.

Iraupena: 24 ordu.

Lekua:  Felipe Uhagon alkatearen kalea, 12, 1.a – 48010 Bilbo.

 

Xede-publikoa:

  • Finantza-, administrazio- eta diruzaintza-arduradunak.
  •  Era berean, kontabilitate-, kostu- eta finantza-departamentuetan jardun nahi duten pertsonak edo arlo horietako ezagutzak eguneratu nahi dituztenak, enpresaren egoera ekonomiko-finantzarioaren diagnostikoa egiteko eta gestio-tresna nagusiak ezagutzeko.
  •  Eta baita, enpresako beste arlo batzuetan lan egin arren, finantza-informazioa erabilita erabakiak hartu behar dituztenentzat ere.

 

Ikastaroaren helburuak:

  • Ikastaroa enpresaren finantza-informazioa interpretatzera bideratuta dago, enpresaren egoera ikuspegi ekonomikotik (errentagarritasunaren analisia) nahiz finantza-ikuspegitik (likideziaren eta kutxa-fluxuaren analisia) aztertu ahal izateko. Analisi horrekin batera, finantza-premiak edo diruzaintzako soberakinak daudenean zer baliabide eta produktutara jo daitekeen ezagutu eta inbertsio-proiektuak eta enpresaren egitura ekonomiko-finantzarioan duten inpaktua ere aztertu eta baloratuko da.
  • Finantza-zuzendaritzan aurrekontuek oinarrizko tresnatzat duten garrantzia azpimarratu nahi dugu. Izan ere, tresna horren bitartez, enpresaren emaitza ekonomikoak, inbertsio berrien inpaktua eta sor litezkeen likidezia-soberakinak edo/eta -defizita garaiz aurreikusi ahal izango ditugu eta, horri esker, enpresaren finantza-gestioa optimizatzeko tresnak bilatu eta finantza-erakundeekin negoziatzeko aukera izango dugu.

 

Ikastaroaren programa:

Finantza-eginkizuna enpresan.

Oinarrizko informazio ekonomiko-finantzarioa:

  • Galdu-irabazien kontua.
  • Egoera-balantzea.
  • Enpresaren analisi ekonomikoa-finantzarioa.

Plangintza ekonomiko-finantzarioa:

  • Behin-behineko aurrekontuak prestatzea.
  • Gestio Kontrola. Aginte Koadroa.

Kreditu-merkatuko produktuak eta eragileak.

Inbertsio-produktuak eta -merkatuak.

 

Eskakizunak: Lanean ari diren pertsonak. Ikastaroan parte hartzeko ez da aurretiko ezagutzarik behar.

Post gehiago irakurri.

Uztaila 10, 2025
2025eko uztailaren 8a.–LABORAL Kutxaren Gaztenpresa Fundazioak 348 enpresa sortzen lagundu du 2024an, eta enpresa horiek 696 lanpostu berri sorrarazi dituzte. 1994an sortu zenetik, Fundazioak 7.246 enpresari lagundu die abian jartzen, eta horiek 13.371 laguni eman diete lana. Datuok Gaztenpresaren 2024ko txostena aurkezteko ekitaldian ezagutarazi dituzte, LABORAL Kutxak Bilbon duen lurralde-egoitzan. Gaztenpresako lehendakari Ibon Urgoiti pozik...
Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...