×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

ETE-endako kontabilitate-kudeaketako diruz lagundutako ikastaroa Bilbon urtarrilaren 7tik aurrera

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Gaztenpresak sustatutako Kontabilitatearen, zergen eta lanaren kudeaketa negozio txikietan eta mikroenpresetan gaiari buruzko doako ikastaroa, urtarriletik aurrera, Bultz-Lanek Bilbon dituen bulegoetan.

 

Diru-laguntza eman duena: Hobetuzek diruz lagundutako ikastaroa

Egunak: 2015-01-07tik 2015-02-17ra arte, astelehenetik ostegunera bitartean

Ordutegia: 17:00etatik 19:30era

Lekua: Felipe Uhagon Alkatearen kalea, 12, 1. Bilbo

Xede-publikoa: gutxienez batxilergoa duten pertsona landunak edo langabeak

 

Ikastaroaren helburuak:

  • Negozio txikien ohiko kudeaketarako dauden kontabilitatearen, zergen eta lanaren alorreko arautegiak ezagutzea.
  • Bertaratuei kontabilitatearen alorreko prestakuntza ematea, egitura juridikoaren araberako betebeharrak ezagutzeko eta kontabilitate-idazpenetan oinarrituz finantzetako egoera-orriak nola prestatzen diren ulertzeko gai izan daitezen.
  • Enpresak aurkeztu behar dituen zergei eta horiek enpresaren finantza-egituran duten eraginari buruzko ikuspegi argi eta egituratua ematea.
  • Kudeaketa bakoitzerako zer erakundetara jo beharko duten jakiteko eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren (GSDOren) inprimakiak eta Enpleguko Institutu Nazionalaren (EINren) kontratuak ezagutzeko prestakuntza-ekintzak gauzatzea.

 

Ikastaroaren programa:

Kontabilitate-kudeaketako edukia

  1. Kontabilitatearen alorreko betebeharrak, egitura juridikoaren arabera
  2. Kontabilitate Plan Orokorraren izaera, funtzioak eta printzipioak
  3. Oinarrizko kontzeptuak: kontu-sail biko metodoa, zorra eta hartzekoa, aktiboa eta pasiboa, sarrerak eta gastuak
  4. Eragiketen kontabilitate-erregistroa
  5. Kontabilitate-zikloa
  6. Urteko kontuak negozio txikietan: motak, modalitateak eta egitura

 

Zerga-kudeaketako edukia

  1. Zergen arloko arautegia EAEko ETE-entzat
  2. Balio erantsiaren gaineko zerga
  3. Sozietateen gaineko zerga
  4. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga
  5. ETE-ei eragiten dieten beste zerga batzuk

 

Lanaren kudeaketako edukia

1.- Enpresa eta gizarte-segurantza

2.- Langileak kontratatzea

3.-Kidetzea, altak, bajak eta langileen aldaketak

4.- Nominak

5.- Gizarte-segurantzako kotizazioa

 

Izena ematea: interesatuta bazaude, jarri harremanetan Susana Vicenterekin, 94 410 21 44 telefonoaren edo svicente@bultz-lan.com helbide elektronikoaren bidez.

Post gehiago irakurri.

Uztaila 10, 2025
2025eko uztailaren 8a.–LABORAL Kutxaren Gaztenpresa Fundazioak 348 enpresa sortzen lagundu du 2024an, eta enpresa horiek 696 lanpostu berri sorrarazi dituzte. 1994an sortu zenetik, Fundazioak 7.246 enpresari lagundu die abian jartzen, eta horiek 13.371 laguni eman diete lana. Datuok Gaztenpresaren 2024ko txostena aurkezteko ekitaldian ezagutarazi dituzte, LABORAL Kutxak Bilbon duen lurralde-egoitzan. Gaztenpresako lehendakari Ibon Urgoiti pozik...
Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...