×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Doako ikastaroak ekintzaileentzat

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Web bat duzu baina ia ez duzu bisitarik? Ez dakizu nola eman ezagutzera zure produktu edo zerbitzuak? Posta elektronikoz kanpainak egiten ikasi nahi duzu? Zure negozioko kontabilitatearen gestioa oso zaila iruditzen zaizu? Gaztenpresan aurkituko duzu arazo horientzako irtenbidea, gure ikastaroei esker.

 

Badakigu geure enpresa dugunean beste gauza batzuetarako denbora aurkitzea ez dela erraza izaten. Horregatik, gai jakin bati buruzko iraupen laburreko lantegiak eskaini nahi ditugu: orokorrean, zure eguneroko jardueran lagunduko dizun irtenbide bati, kontzeptu bati edo tresna teknologiko bati buruzkoak.

 

Ikastaroetara etortzea errazteko, prestakuntza-kapsula bakoitza honako hiri hauetan eskaintzen dugu: Vitoria-Gasteizen, Bilbon, Donostian eta Iruñean. Ikastaro gehienak doan dira eta posta elektroniko bat bidali besterik ez duzu egin behar izen-ematea formalizatzeko.

 

Aprobetxatu aukera eta ikusi Gaztenpresak ekintzaileei eskaintzen dien ikastaroen zerrenda osoa. Deialdirik galdu nahi ez baduzu, jarrai gaitzazu sare sozialetan (bai Twitterren bai Facebooken), idatz iezaguzu info@gaztenpresa.org helbidera edo dei iezaguzu 900 101 143 telefonora.

 

Post gehiago irakurri.

Uztaila 10, 2025
2025eko uztailaren 8a.–LABORAL Kutxaren Gaztenpresa Fundazioak 348 enpresa sortzen lagundu du 2024an, eta enpresa horiek 696 lanpostu berri sorrarazi dituzte. 1994an sortu zenetik, Fundazioak 7.246 enpresari lagundu die abian jartzen, eta horiek 13.371 laguni eman diete lana. Datuok Gaztenpresaren 2024ko txostena aurkezteko ekitaldian ezagutarazi dituzte, LABORAL Kutxak Bilbon duen lurralde-egoitzan. Gaztenpresako lehendakari Ibon Urgoiti pozik...
Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...