×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Gaztenpresak ekintzailetza indartzen jarraitzen du, 2022. urtean 314 negozio sorraraziz

Rueda de Prensa Gaztenpresa Memoria 2022
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Gure inguruko errealitate soziala hobetzeko helburuari jarraikiz, Gaztenpresan 314 negozio berri abiarazten lagundu dugu 2022an, eta horiei esker 637 lanpostu sortu dira. Hori horrela izanik, ia 30 urteko ibilbide honetan, 6.578 enpresa eta 12.041 enplegu sortzen lagunduko dugu, eta LABORAL Kutxaren bitartez 192 milioi euro lortzeko aukera eman dugu, mailegutan.

Datu horiek guztiak gure 2022ko Urteko Memorian bilduta daude; Donostiako Kursaal jauregian aurkeztu berri dugu txosten hori, eta ekitaldi horretan izan dira Ibon Urgoiti, LABORAL Kutxako Negozio Garapeneko zuzendari eta Gaztenpresa Fundazioko lehendakaria; Gloria Múgica, Lanbideko zuzendari nagusia; Cristina Dumitrescu, Europako Inbertsio Funtsaren Mikrofinantzetako inbertsioen kudeatzailea; eta Inma Ramos, Gaztenpresako zuzendaria.

Baina, Gaztenpresan, negozio berriak abiarazteko unean ez ezik, gero ere lanean jarraitzen dugu, sortutako enpresei jarraipena egiten eta laguntza ematen merkatuan egoten jarraitu dezaten. Horrela, bada, gure erakundearen babespeko proiektuen % 69k martxan jarraitzen dute zabaldu eta handik 5 urtera, eta Euskadin enpresen batez besteko biziraupen-tasa % 45 da epe horretarako (Eustat).

Ekintzaileak ezagutzen

  1. urtean negozioa sortzeko asmoz Gaztenpresara jo zutenen batez besteko adina 39 urte izan zen, eta generoan erabateko parekotasuna izan zen (% 50 emakumeak, % 50 gizonak).

% 73k ez du unibertsitateko titulurik eta, aurretiazko lan-egoerari dagokionez, % 29 langabezian zeuden eta % 47k lehengo lana utzi zuen ekintzaile izateko.

Forma juridikoa erabakitzeko garaian, % 73k enpresaburu indibidual izatea aukeratu zuten, eta % 26k sozietatea eratu zuten (% 89k sozietate mugatua eta % 11k kooperatiba).

Ekintzaileen iritzia

Guregana jotzen duten ekintzaileen bizimodua nola aldatzen den ere jakin nahi izan dugu. Zentzu horretan, ekintzaileek adierazi dutenez, enpresa sortzeko prozesuan 3 faktore hauek baloratu dituzte hobekien gure laguntzari dagokionez:

  1. Negozio-plana egiteko laguntza.
  2. Finantzaketa-iturriak
  3. Ziurgabetasuna gutxitzea.

Eskertuak agertu dira, halaber, kudeaketa-lan burokratikoak egiten, “ibilbide-orria” antolatzen eta dirulaguntzak eskatzen lagundu diegulako.

Eta, oro har, ekintzaile izatea haiek espero zuten bezalakoa izan da, nahiz eta egin behar izan duten sakrifizio pertsonala eta eskaini behar izan dioten denbora hasieran uste zutena baino handiagoak izan.

Era berean, jarduneko lehen urtea gainditu ostean, ekintzaileek diote ekintzailetzak bizimodua hobetu diela, bereziki, norberaren errealizazioari dagokionez eta norberak ezarritako arauen arabera lan egiten dutelako.

Gure inpaktua negozioetan

Gure proiektuen biziraupen-tasaz gain, beste faktore batzuk ere aztertu ditugu, hala nola gizartearen eta ingurumenaren arloko inpaktua, fakturazioaren bilakaera, enplegua sortzea eta ekintzaileen soldata.

Horrela, bada, 2022an, lagundutako enpresen % 24 ingurumenean eta gizartean inpaktua duten negozioak dira, hainbat arlotakoak: enplegua eta prestakuntza, osasuna eta ongizatea, ingurumena, garapen komunitarioa eta kooperatibismoa.

Bestalde, Gaztenpresak bultzatu dituen enpresa gehienek (% 68) fakturazioan gorakada izan dute azken urtean eta % 45ek jarduera-ildo berriak txertatu dituzte.

Lanpostuak sortzeari dagokionez, negozioen % 56k lanpostu gehiago sortu ditu, eta enplegu hori mugagabea izan da kasuen % 90ean. Gainera, enplegu berri horien erdietan baino gehiagotan (% 57) emakumeak aritu dira lanean.

Jardunean lortzen dituzten diru-sarrerei erreparatuta, % 73k diote negozioari esker soldata duina ateratzen dutela. Bestalde, jabetu gara zenbait ekintzaileren kasuan soldata murriztu behar izan dutela kontratazio berriak zirela eta.

Gure inpaktua gizartean

Gaztenpresak 2022an egin duen lanak eragin positiboa izan du gure ingurunean ere, egoera ahulenean zeuden pertsonei (langabeak, ikasketa-maila apala dutenak, migratzaileak, emakumeak, 35 urtetik beherakoak eta 45 urtetik gorakoak) lan egiteko aukera eman ahal izan diegulako.

Era berean, aberastasuna sortu dugu herrietan, lagundutako negozioen % 63 probintzietako hiriburutik kanpo kokatuta baitzeuden. Gainera, enpresa bakoitzak batez beste 87.500 euroko inbertsioa egin behar izan du.

Bukatzeko, Gaztenpresaren bultzada jaso duten negozioetan, batez beste, 20.300 € bildu dituzte jarduneko lehen urtean, eta hori gizarte osoaren mesederako da.

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...