Erle Robotics aurkezten dizugu - Gaztenpresa

Erle Robotics aurkezten dizugu

emprendedores erle robotics

ERLE ROBOTICS

Zerbitzua: Robotika eta Droneak
Webgunea: www.erlerobotics.com
Helbidea: Calle Venta de la Estrella, 6 Pab. 130 – 01006 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 30 68 20
Helbide elektronikoa:

Bazenekien munduko dronen lehen app storea Gasteizen dagoela eta Gaztenpresaren eskutik hasi zela?

Txikitatik, David eta Víctor Mayoralek robotak egitea zuten amets. Oso argi zuten hori zela haien etorkizuna, eta lanari ekin zioten. 2014an, munduko lehen tienda online de drones zabaldu zuten, Cannonical-en (Ubuntu sistema eragilea sortu zuen enpresa) laguntzarekin, eta orain, 2015ean, 200.000 euro bildu dituzte beren lehen finantzaketa-txandan, britainiar inbertitzaileei esker.

Baina, lehenago,  Erle Robotics ideia bat baino ez zenean, Gaztenpresara jo zuten, eta haren laguntza izan zuten hasiera-hasieratik. Gure adituei esker, beren negozio-plana hobetu zuten, eta laguntzei, diru-laguntzei eta finantzaketari buruzko informazioa lortu zuten. Davidek dionez, izapide eta forma juridikoen inguruan izandako laguntza berebizikoa izan zen.

2013an, entrevista a la revista Yorokubu artikuluan, Víctorrek hau zioen robotikari buruz: «Azken 20 urteetan, promes handiak egin dira arlo honetan, baina haietako asko ez dira gauzatu. Gure ustez, epe laburrean, milaka euroko robot humanoideak ez dira robotikaren etorkizuna izango; robot txiki eta arinak izango dira, eta teknologia hau eskura duten milaka pertsonaren talentua eta sormena ere bai».

Zalantzarik gabe, Erle Robotics da Euskadiko start-up berritzaileenetako bat, eta hori dela eta, David eta Víctor tutoreak izango dira Mentoring de Gaztenpresa programan. Programa horrek harremanetan jartzen ditu hasten ari diren ekintzaileak eta enpresa bat sortzeko fase guztiak egin dituztenak. Helburua da hasten ari direnak gidatzea eta esperientziak elkarri azaltzea.

Zuk ere zure ideiak martxan jarri nahi badituzu, jarri gurekin harremanetan. Abentura honetan lagundu nahi dizugu. Ausartu ausarta izaten!

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?