×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Emakumeen Nazioarteko Eguna

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Nork esan zuen enpresa bat martxan jartzea erraza zela? Urte hauetan zehar, Gaztenpresak ehunka pertsonari lagundu die ekintzailetzaren abenturan. Gaur, martxoaren 8an, emakumeen nazioarteko egunean, ekiteko eta negozio bat aurrera ateratzeko buru-belarri aritu diren emakume guztiei agerikotasuna ematen lagundu nahi dugu.

 

Gaur egun, azken GEM mundu-txostenaren datuen arabera emakumeen jarduera ekintzailea handitu bada ere, Jarduera Ekintzailearen Tasak (JETak) erakusten du Espainiako jarduera-ekintzailea Europako batezbestekoa baino txikiagoa dela oraindik ere. Hori dela eta, gaur, urte hauetan enpresa sortzeko Gaztenpresaren laguntza izan duten zenbait emakume ekintzaileren berri eman nahi dugu bereziki. Hona hemen:

 

  1. María Romero. Artista eta moda-diseinatzailea da, eta Mrlaspiur enpresaren sortzailea. Duela urte batzuk, bere bitxi-bilduma atera zuen. 3Dan inprimatzen ditu bitxiak, harizpi biodegradagarria erabiliz. Bere diseinu-estudioan ekoizten ditu bitxiak. Gainera, telebistan azaldu izan dira haren lan batzuk.

 

  1. Adela Antón. Sonotea entzumen-zentroa duela gutxi iritsi zen Portugaletera Adelaren eskutik; duela hilabete batzuk soilik. Adelak audiologiaren sektorean 15 urtetik gorako esperientzia du, eta buru-belarri egin du lan bere negozioa aurrera ateratzeko. Bertan, pertsonen ongizateari ematen zaio garrantzirik handiena.

 

  1. Aranzazu Rego. Ekitea eskualdatutako negozio bati jarraipena ematea ere izan daiteke, eta, hain zuzen, hori egin zuen Aranzazuk. Barne-diseinatzailea da Aranzazu, eta, duela zenbait urte, FE-JU Sukaldeak eta bainugelak enpresaren ardura hartu zuen. Ia 40 urteko negozio familiarra da, eta zerbitzu integrala ematen du sukaldeen eta bainugelen diseinuan.

 

  1. Haizea Pérez. Donostiar horrek bere ametsa bete zuen duela 6 urte: Le Nid denda ireki zuen Gipuzkoako hiriburuan. Kalean bertan dagoen espazio bat da, hurbiltasuna eta maitasuna ezaugarri dituena. Europako iparraldeko estiloko arropa eta osagarriak saltzen ditu, emakume eta haurrentzat.

 

  1. Maitane Bilbao. Diseinatzailea da Maitane, eta, 2015ean, Indiara egindako bidaia batek inspiratuta, bere izena daraman enpresa sortu zuen: Maitane Bilbao. Mungiako bizkaitar horrek arropa paregabeak sortzen ditu, berak eginiko diseinuen bidez eta Indiako milaka urteko estanpatze-teknika bat erabiliz eginiko produkzioaren bidez.

 

Beste hainbat emakumek bezala, euren buruarengan konfiantza izatea eta euren ametsen alde jo eta ke aritzea erabaki dute, eta, gainera, euren negozioaz arduratzen dira egunez egun.

 

Mila esker denei!

 

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...