×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

EmakumeEkin: hamar urte baino gehiago emakumeen ekintzailetza babesten Euskadin

Izaskun
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Euskadiko Emakume Ekintzaileen Elkarteak 10 urte baino gehiago daramatza emakumeen ekintzailetza sustatzen eta ikusarazten. Izaskun Rama egungo presidentearekin podcastaren atal berri honetan emakumeek euren negozioak martxan jartzeko dituzten erronkei buruz hitz egingo dugu.

 

Elkartearen jatorria

2013an, kafetegi batean, gauzak aldatzeko prest zeuden bost emakume ekintzailek bizia eman zioten EmakumeEkini. Izen horrek, “emakumeekin” eta “emakume” eta “ekin” hitzen batasunak uztartzen dituen hitz-jokoak, ederki islatzen du elkartearen helburua: ekintzailetzetan emakumeei babesa, laguntza eta ikusgarritasuna ematea.

Izan ere, kafearen inguruan igarotako solasaldi horietan, elkarteko sortzaileak konturatu ziren beren proiektuei aurrera egitea eragozten zieten muga asko genero desberdintasunetan oinarritzen zirela. Horregatik elkartu ziren erronka partekatu horiei aurre egiteko eta oztopo komunak gainditzeko tresnak garatzeko.

Hamaika urte geroago, EmakumeEkinek 6.000 emakumeri baino gehiagori eman die laguntza, eta erreferentziazko erakunde bihurtu da, non Euskadiko emakume ekintzaileek esperientziak partekatzen dituzten, elkarrengandik ikasten duten eta mekanismo erabilgarriak sortzen dituzten emakume izanik ekiteko erronkei aurre egiteko..

 

Lorpenak minimizatzea eta “autoerregateatzea”

Gainditu beharreko oztopoen artean, “txikismo”-rako joera dago. Horren arabera, emakumeek beren lorpenak gutxitzen dituzte “proiektutxoak” edo “enpresatxoak” bezalako terminoak erabiliz. EmakumeEkinen ustez, funtsezkoa da emakumeek komunikatzeko modu hori aldatzen ikastea eta egiten dutenaz argi eta harro hitz egitea. “Garrantzitsua da gauzak diren bezala adieraztea: enpresa bat daukat, proiektu bat daukat, talde bat daukat. Horrela, balioa ematen diegu”, azaldu digu Izaskunek.

Aurre egin beharreko beste erronketako bat “autoerregateatzea” da, emakume ekintzaileen artean nahiko zabaldua dagoen praktika bat baita, hau da, beren zerbitzuen eta proposamenen prezioa murriztea, bezero potentzialei aurkeztu aurretik ere, garestiegiak izateko beldur direlako. EmakumeEkin buru-belarri ari da lanean pentsamolde hori aldatzeko, bazkideen artean beren jarduerari prezio justuak jartzeko beharra sustatuz. “Prezio justua ez ‘baxua’ zentzuan, justiziako justuan baizik”, azpimarratu du elkarteko presidenteak. Horretarako, “Sufritu gabe saldu” bezalako programak eskaintzen dituzte, jarduera komertziala ikuspegi feministatik eta metodo berritzaileak erabiliz jorratzen duena.

Gainera, Izaskunek aholku handi hau utzi die emakume ekintzaile guztiei gure podcastean: “Egun batean proposamen bat egiten ari bazara eta prezioa jaisteko gogoa sartzen bazaizu, igo ezazu % 20 eta bidali”.

Pasadizoak, aholkuak eta emakumeen ekintzailetza ugari biltzen dituen atal osoa entzunez gero aurkituko duzun guztiaren laburpen txiki bat besterik ez da hau. Beraz, ez utzi biharko gaur egin dezakezuna eta sakatu play!

banner nuevo episodio podcast

Post gehiago irakurri.

Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...
Urria 9, 2024
Maite Ibañez de Maeztu Maikalaren buru izan da, Bilboko Deustu auzoan eta Alde Zaharrean erreferente izan den gozotegia.   GAZTENPRESA: Maikala 2015ean abiatu zen proiektua da, ezta?   MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: 2015ean sortu zen, lantegiaren zatia martxan jarri zenean, eta urtebete geroago arte ez zen jarduera abiarazi Plaza Berrian, lehenengo dendarekin. Leioan trebatzea erabaki...
Urria 3, 2024
Normalean “babestuta” terminoa ikusten dugu, bai ekitaldietan, bai edukietan, baina zer esan nahi du zehazki? Babesletza marketin-estrategia bat da, non enpresa batek (babesleak) finantzaketa ematen dion erakunde, ekitaldi, pertsona edo kausa bati (babestuak), elementu horri lotutako marka erakustearen truke. Hau da, bi aldeek etekinak lortzen dituzten merkataritza-harreman bat ezartzen da. Sinergiak sortzeko lankidetza. Teknika horrek...
Iraila 18, 2024
Hiru hankako mahaia. Baina ez edozein. Sendoa, gogorra. Une onak pasatzeko elkartzen zaren horietako bat. Hori Emakumeook dela esan liteke. Hiru emakume ekintzailek sortutako proiektua. Almudena, Bea eta Naiarak.   GAZTENPRESA: Nola ezagutu zenuten elkar eta nola sortu zen Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook gaur hemen ez dagoen hirugarren pertsona batengatik sortu zen, Ambrosa. Hirurak pandemian geunden...
Iraila 3, 2024
Zure negozioak bultzada bat behar du? Azkenaldian zure enpresa gelditu egin dela iruditzen zaizu? Agian, zure estrategia komertziala edo negozio-plana berriz ebaluatzeko garaia da, mailaz igotzeko, zure markaren ikusgarritasuna indartzeko eta zure produktuaren edo zerbitzuaren salmentak handitzeko. Hona hemen zure enpresaren egoera hobetzeko hainbat aholku, bai enpresa berria izan bai denbora luzea finkatuta eman.  ...