×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Ekin+ Programa

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Elkarrekin kaltetuenen enpleguaren alde/Juntos por el empleo de los más vulnerables ekimenak aktore eta erakunde desberdinen artean (15 sektore publikokoak, 37 sektore pribatukoak eta 34 gizarte-erakunde) estrategia kolektibo bat sustatzea du helburu, horrela, gizarteko sektore kaltetuenen laneratzean edo ekintzailetzan salto kualitatibo bat emateko.

Gaztenpresak hasiera-hasieratik lan egin du Accenture Fundazioak, Seres Fundazioak eta Compromiso y Transparencia Fundazioak sustatutako proiektu honetan.

Lan horren fruitu gisa Ekin+ proiektua jaio da, autoenplegurako gaitasunen garapenean oinarritutako on-line programa bat.Azkenean, proiektua urrian izango da erabilgarri hura errealitate bihurtzeko helburuarekin lan egin dugun erakunde guztientzat.

 

Zer da Ekin+?

Ekin+ autoenplegurako gaitasunak neurtzen dituen programa bat da.Ekintzailearen oinarrizko profila zehazten du eta ekintzaile batek izan behar dituen gaitasunen artean zein sendotu esaten du, prestakuntza-ibilbideen bitartez.

Programak honako ebaluazio hauek egiten ditu:

–          Gizarte-ebaluazioa

–          Gaitasunen ebaluazioa

–          Eta ebaluazio profesionala

Erreminta honi esker, autoenplegurako Tutoreek errazago identifikatuko dituzte, ekiteko behar diren gaitasunei dagokienez, esperientziarik gabeko ekintzaileek dituzten gabeziak.

Ekin+ programa on-line erabili ahal izango da, eta, beraz, ekintzaileak bere gaitasunen auto-neurketa egin ahal izango du, internetez eskuratu daitekeen dokumentazioa erabiliz; gainera, autoenplegurako gaitasunak garatzen lagunduko dion prestakuntza-programa bat eskainiko zaio ekintzaileari.

Udazkenetik aurrera, ekintzaileen alde lantzen joan den informazio guztia eskuratu ahal izango da.

Post gehiago irakurri.

Uztaila 10, 2025
2025eko uztailaren 8a.–LABORAL Kutxaren Gaztenpresa Fundazioak 348 enpresa sortzen lagundu du 2024an, eta enpresa horiek 696 lanpostu berri sorrarazi dituzte. 1994an sortu zenetik, Fundazioak 7.246 enpresari lagundu die abian jartzen, eta horiek 13.371 laguni eman diete lana. Datuok Gaztenpresaren 2024ko txostena aurkezteko ekitaldian ezagutarazi dituzte, LABORAL Kutxak Bilbon duen lurralde-egoitzan. Gaztenpresako lehendakari Ibon Urgoiti pozik...
Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...