Mikrofinantzei buruzko Europako lehen Jardunaldia, 2015eko urriaren 19an eta 20an - Gaztenpresa

Mikrofinantzei buruzko Europako lehen Jardunaldia, 2015eko urriaren 19an eta 20an

 Eta enplegu-eskatzaileak enplegu-sortzaile bilakatzeko aukera izango bagenu?

Mikrofinantzak Europan gizarte-bazterketaren eta langabeziaren aurka egiteko tresna direla nabarmentzea du xede Mikrofinantzen Europako lehen Egunak.

Urriaren 19an emango zaie hasiera egun horren inguruan antolatutako ekintzei, Europako Ekonomia eta Gizarte Batzordearen egoitzan, Bruselan. Bertan izango dira, besteak beste, Marianne Thyssen Enplegu, Gizarte-gai, Prestakuntza eta Mugikortasuneko komisarioa eta Belgikako Matilde erregina.

Ekitaldi horretan, Laboral Kutxako lehendakari Txomin Garciak EaSi (Programme for Employment and Social Innovation) hitzarmena sinatuko du Pier Luigi Gilibert European Investment Fund (EIF) erakundeko kudeatzaile nagusiarekin.

Ekitaldi berean Europa mailako beste 5 hitzarmen sinatuko dituzte honako erakunde hauekin: Holandako Qredits, Frantziako Aide, Irlandako Microfinance, Italiako Permicro eta Errumaniako Nexte Bank erakundeekin.

Mikrofinantzen Munduko Egunari buruzko informazio gehiago

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?