×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Kooperatibek 857 birkokapen lortu dituzte lau hilabetean

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Kooperatibek enpleguarekin duten konpromisoaren erakuslea da lau hilabeteko epealdi laburrean 857 bazkide birkokatu direla (urritik otsailera), egoera ekonomiko zaila gorabehera.

Magnitude horiek elkartasunaren isla zuzena dira eta, bereziki, kooperatiba hartzaileek egiten duten ahalegina erakusten dute, iraganean bezala, benetako protagonistak baitira enplegurako benetako irtenbideak sortzeko. Birkokapen gehienak Industria eta Banaketa arloetan gauzatu dira, eta ondoren Finantzen arloan, eta tartean 55 kooperatiba inplikatu dira.

Gainera, bazkideen kolektiboak bere kualifikazio profesionalean eta laneratzeko bidean aurrera jarraitu ahal izan dezan, Prestakuntza Plan bat diseinatze ari da, kanpoan geratu diren

bazkideei zuzenduta.

Lehentasuna: enplegua

Kooperatiben lehentasunezko jarduera ildoa soberan dauden enpleguetarako irtenbideak bilatzea da, eta, horretarako, hiru jarduera ildo lantzen ari dira: birkokapenak, aurretiko erretiroak eta Prestakuntza Programa, eragindako kolektiboaren enplegagarritasuna bultzatzeko.

Neurriak hartzeko azkartasunak

aukera eman du, urriaz geroztik otsaila amaitu bitartean, birkokapenen kopurua 857ra iristeko –horietatik %59 gizonezkoak eta %41 emakumezkoak-. Kanpoan zeuden bazkideak hartu dituzten kooperatiben kopurua 55era iritsi da, eta horrek agerian uzten du den-denek enpleguari irtenbideak emateko duten konpromisoa. Gainera, orain arte egindako birkokapenak aldi baterako langileen kontratuak portzentaje handi batean mantenduz egin dira (%50era ere iristen da).

Halaber, langabezian dagoen kolektiboarentzat konponbidea bultzatzearen ikuspegitik, gaineratu behar da epe laburrera beste 200 birkokapen aurreikusita daudela, aurretiko erretiroen bidetik.

Lanik gabeko bazkideentzako prestakuntza

 

Beste eragile instituzional batzuekin lankidetzan, buru-belarri ari dira lanean Prestakuntza Plan bat osatzeko soberan geratu diren bazkideentzat, helburu bikoitzarekin: profil profesionalak eskariari egokituz birkokapenak bultzatzea, eta kualifikazio profesionala handitzea, titulu ofizialen bitartez.

Aurreikusten da 200 pertsona inguruk parte hartu ahal izango dutela proposatuko diren prestakuntza jardueretan, eta, horrenbestez, birkokapena finkatzea eta bazkideen enplegagarritasun maila handitzea espero da.

Kooperatibek berretsi egin dute eredu kooperatiboan duen erabateko konfiantza, izan ere, berezkotzat dituen elkartasun, parte hartze eta lankidetza balioak elementu bereizgarriak dira langabeen kolektiboarentzako irtenbide partekatuak eraginkortasunez eta berehala bilatu ahal izateko.

www.mondragon-corporation.com

 

Post gehiago irakurri.

Uztaila 10, 2025
2025eko uztailaren 8a.–LABORAL Kutxaren Gaztenpresa Fundazioak 348 enpresa sortzen lagundu du 2024an, eta enpresa horiek 696 lanpostu berri sorrarazi dituzte. 1994an sortu zenetik, Fundazioak 7.246 enpresari lagundu die abian jartzen, eta horiek 13.371 laguni eman diete lana. Datuok Gaztenpresaren 2024ko txostena aurkezteko ekitaldian ezagutarazi dituzte, LABORAL Kutxak Bilbon duen lurralde-egoitzan. Gaztenpresako lehendakari Ibon Urgoiti pozik...
Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...