×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Gaztenpresak Youth Business Internationalek antolatutako ekintzailetzari buruzko tailerrean hatuko du parte, Buenos Airesen.

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Datorren maiatzaren 19an, gure lankide Miguel Angel Cancelok “Ekintzaileak trebatzea Askotariko Mundu batean” tailerrean hartuko du parte, Youth Business International erakundeak Argentinan antolatu duen ekimenean.

Tailerra aukera paregabea izango da ekintzaileak trebatzeko metodologia berriak ezagutzeko, YBIko beste kide batzuen esperientziak oinarri hartuta, eta baita ere metodologia horiek abian jartzeko Youth Business Spain sarearen bidez.

Ekintzaileen prestakuntzako adituak bilduko dira tailerrean, YBIko partaide diren herrialde gaztelaniadun guztietako ordezkariak: Argentina, Brasil, Txile, Paraguay, Peru eta Uruguai. Nina Vlemmings izango da koordinatzailea.

YBS-n ekintzaileen arretarako ibilbide komuna diseinatzeko proiektuaren osagaietako bat da tailerra. Accenturek finantzatu du proiektua, “Skills to succeed” hiritartasuneko programa globalaren barruan.

Honako hauek dira tailerrean aurkeztuko diren metodologietako batzuk:

  • Empretec: Hazkunde-potentziala duten gazela-enpresetarako prestakuntza-metodologia da.
  • SIYB/IMESUN: Ekintzailearen bizi-zikloko hainbat etapa hartzen dituen prestakuntza da.
  • EmprendING: Metodologia oso dinamikoa da, ekintzara bideratuta dago eta Lean Start-up eta Design Thinking-en filosofiak ditu oinarri.
  • CEFE: Ekiteko gaitasunen inguruko trebakuntzako eta ziurtapeneko sistema globala da. Ekintzaileak trebatzearen bidez gaitasunak ekonomiaren oinarri bilakatzeko helburua adierazten dute CEFE siglek (Competencias como base de la Economía a través de la Formación de Emprendedores/as).

Honako erakunde hauek arduratuko dira metodologiak aurkezteaz: Fundacion Impulsar (Argentina), Colectivo Integral de Desarrollo (Peru), Aliança Empreendedora (Brasil) eta Acción Emprendedora (Txile).

 

Post gehiago irakurri.

Uztaila 10, 2025
2025eko uztailaren 8a.–LABORAL Kutxaren Gaztenpresa Fundazioak 348 enpresa sortzen lagundu du 2024an, eta enpresa horiek 696 lanpostu berri sorrarazi dituzte. 1994an sortu zenetik, Fundazioak 7.246 enpresari lagundu die abian jartzen, eta horiek 13.371 laguni eman diete lana. Datuok Gaztenpresaren 2024ko txostena aurkezteko ekitaldian ezagutarazi dituzte, LABORAL Kutxak Bilbon duen lurralde-egoitzan. Gaztenpresako lehendakari Ibon Urgoiti pozik...
Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...