×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Gaztenpresa Mikrofinantzen Europako Sarearen 11. Urteko Biltzarrean izango da Lisboan

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Gaztenpresa, Youth Business Spaineko kide denez, “Enplegua, erronkak eta aukerak Mikrofinantzentzat” gaia ardatz izango duen ekimenean egongo da. 2014ko ekainaren 19an eta 20an egingo dute Lisboan.

 Ekimenaren asmoa buruak, ideiak eta esperientziak biltzea da. Sareko kide diren erakundeak, gonbidatutako EBko erakundeetako ordezkariak, finantzaketa-erakundeak, eta Europako eta haratagoko mikrofinantzetako profesionalak elkartuko dira sektoreko jardunbide onenak partekatu, elkartrukatu eta aurrez aurre jartzeko. Osoko saioen, tailerren, mahai-inguruen eta elkarrizketa irekien bidez, Biltzarraren antolaketa zeharkakoa eta interaktiboa izatea da helburua.

Europak historiako krisi ekonomiko larrienetako bat du aurrean.

–       Eurostaten arabera, EB-27ko 26,338 milioi gizon eta emakume langabezian zeuden 2013ko otsailean.

–       Estatu kideen artean, langabezia-tasa apalenak Austrian (% 4,8), Alemanian (% 5,4), Luxenburgon (% 5,5) eta Herbeheretan (% 6,2) izan zituzten, eta altuenak, berriz, Grezian, (% 26,4), Espainian (% 26,3) eta Portugalen (% 17,5).

Mikrofinantzek eta, bereziki, mikrokredituek egiteko garrantzitsua dute enplegua sortzeko bidean. Krisialdian, mikrofinantzak lagungarri izan daitezke arrakasta izateko borondatea eta ekimena duten pertsonentzako aukerak sortzeko. Horien artean daude baita ere euren lanpostuak sortzeko aukera bilatzen duten unibertsitate-tituludun gazteak. Herrialde askotan, gazteek lanik gabeko etorkizun iluna dute aurrean, eta egoera horrek ondorioak izango ditu luzera begira. Galdutako belaunaldiaz hitz egiten da.

–       2013ko otsailean, 5,694 milioi gazte zeuden langabezian EB-27n. 2012ko otsailarekin alderatuta, 196.000 gazte gehiago zeunden lanik gabe.

–       2013ko otsailean langabezia-tasa apalenak Alemanian (% 7,7), Austrian (% 8,9) eta Herbeheretan (% 10,4) izan zituzten, eta altuenak, berriz, Grezian, (% 58,4), Espainian (% 55,7), Portugalen (% 38,2) eta Italian (% 37,8).

Europako panorama berriarekin lotutako erronkak izango dira Biltzarraren ardatza

–       Mikrofinantzek nola lagun dezakete egungo egoerari erantzun egokia emateko?

–       Testuinguruak zein erronka eta aukera ekarri dizkie mikrofinantzei?

–       Zein da mikrofinantzen benetako eragina enpresarien egitekoan?

–       Nola neur daitezke gizarte-eraginak modu eraginkorrean?

Biltzarra aukera paregabea izango da partaideek sektorea azter dezaten. Europan, finantza-krisiaren ondoren sortu diren erronkei erantzun beharko die mikrofinantzen sektoreak, azken finean, Europa sozialagoa eta finantzarioki eta enpresaren ikuspegitik inklusiboa izango dena eraikitzeko eta, aldi berean, langabeziaren arazoari erantzun eraginkorra ematea bultzatzeko.

Post gehiago irakurri.

Uztaila 10, 2025
2025eko uztailaren 8a.–LABORAL Kutxaren Gaztenpresa Fundazioak 348 enpresa sortzen lagundu du 2024an, eta enpresa horiek 696 lanpostu berri sorrarazi dituzte. 1994an sortu zenetik, Fundazioak 7.246 enpresari lagundu die abian jartzen, eta horiek 13.371 laguni eman diete lana. Datuok Gaztenpresaren 2024ko txostena aurkezteko ekitaldian ezagutarazi dituzte, LABORAL Kutxak Bilbon duen lurralde-egoitzan. Gaztenpresako lehendakari Ibon Urgoiti pozik...
Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...