Eusko Jaurlaritzak eta Konfekoop euskal mugimendu kooperatibistak asmo- eta lankidetza-hitzarmena sinatu dute - Gaztenpresa

Eusko Jaurlaritzak eta Konfekoop euskal mugimendu kooperatibistak asmo- eta lankidetza-hitzarmena sinatu dute

Gaztenpresak, ekiteko kultura sustatze aldera, 265 enpresa sortzen lagundu zuen EAEn eta Nafarroan 2013an, eta horietako batzuk kooperatibak izan ziren.

Joan den uztailaren 9an, Eusko Jaurlaritzak eta Konfekoop – Euskal Kooperatiben Mugimenduak asmo- eta lankidetza-hitzarmena sinatu zuten, garrantzi handiko gaiak eztabaidatzeko eta horien inguruan akordioak lortzen saiatzeko elkarrizketa-bide egonkorra finkatzeko xedearekin. Gai horien artean honako hauek dira azpimarragarriak:

  • Euskal Kooperatiben Mugimenduaren ordezkaritza instituzionala, ekonomiari eta gizarte-gaiei buruzko aholkularitza- eta erabakitze-eremuetan euskal kooperatibismoaren parte hartzea sustatzeko.
  • Kooperatiba-enpresa berrien eta kooperatiba-enpleguaren sustapena bultzatzea Euskadin.
  • Euskal Kooperatiba Mugimenduaren zerbitzura dauden finantza-tresnak sendotzea.
  • Pertsonen garapena eta trebakuntza.
  • Euskal kooperatibismoaren hedapena eta ezagutza.
  • Euskal Kooperatiben arteko lankidetza sendotzea.

Euskal Kooperatibismoa sustatu eta sendotzeko garrantzitsuak diren gai horiek eta beste batzuk lantzeko elkarrizketa-mahaia eratuko da, euskal kooperatibismoko ordezkariak eta Eusko Jaurlaritzakoak partaide izango dituena. Kooperatibismoarekin lotutako gaietan eta sektoreetan eskumenak dituzten sailetako ordezkariak izango dira Eusko Jaurlaritzako mahaikide horiek.

Hitzarmena sinatzeko ekitaldia Euskal Kooperatiba Mugimenduaren egoitza nagusian egin zen, Gasteizen, eta bertan izan ziren Juan Mari Aburto Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua, Maria Ubarretxena Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Goreneko lehendakaria eta Javier Goienetxea Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko lehendakaria.

Euskadin kooperatiba bat sortzeko asmoa baduzu, lagun zaitzakegu. Arlo horretan dugun eskarmentua oso erabilgarri izan dakizuke. Eskatu informazioa Gaztenpresaren edozein bulegotan.

Iruzkinak 0

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

HARPIDETU

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies

Log in with your credentials

Forgot your details?