×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Ausartu zaitez ausarta izaten!

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Gaztenpresa Laboral Kutxak gizarte-lanaren alorrean abian jarritako ekimena da, eta Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan enplegua sustatzea eta ekintzaileei enpresak sortzen laguntzea du helburu. Gaztenpresak zure negozio-ideia bultzatuko du, eta forma ematen lagunduko dizu. Ondoan izango duzu bide osoan, bai abian jartzean, bai hornitzeko finantzaketa eta erraztasunak bilatzean, bai martxan jarri ostean. 15 urtetan, eta LANBIDEren lankidetzari esker, 4.000 enpresak baino gehiagok jaso dute Gaztenpresaren laguntza.

Ekiteko eta negozioa jartzeko erabakia hartzea zaila da beti. Sarritan, beldurrek eta burokraziari buruzko ezjakintasunek ez dute aurrera egiten laguntzen.  Gainera, gaur egun, inoiz baino gehiago, arriskatzeko eta galtzeko beldurra dago, berez norbere nagusia izateko urratsa ematea zaila bada ere. Halere, Gaztenpresak jasotako azken datuak itxaropentsuak dira: gero eta jende gehiagok lortzen du bere lanpostua sortu eta lan-egonkortasuna izatea.

Argi dago ausardia behar dela ekiteko, norberaren lan-egoera, adina eta ikasketa-maila gorabehera.   Ausardia behar da erosotasunetik irteteko, amets bat bizitzeko, nork bere buruari erakusteko posible dela grina lanbide bihurtzea.

Ausartzea lehen urratsa da ekiteko. Eta horixe da, hain zuzen, LABORAL Kutxak Gaztenpresaren azken kanpainan aditzera eman nahi duena: enpresa-ideia bat gauzatzen ausartzea, profesionalen berme eta aholku guztiekin.

Informazio gehiago: http://www.emprendizajelaboralkutxa.com 

Post gehiago irakurri.

Uztaila 10, 2025
2025eko uztailaren 8a.–LABORAL Kutxaren Gaztenpresa Fundazioak 348 enpresa sortzen lagundu du 2024an, eta enpresa horiek 696 lanpostu berri sorrarazi dituzte. 1994an sortu zenetik, Fundazioak 7.246 enpresari lagundu die abian jartzen, eta horiek 13.371 laguni eman diete lana. Datuok Gaztenpresaren 2024ko txostena aurkezteko ekitaldian ezagutarazi dituzte, LABORAL Kutxak Bilbon duen lurralde-egoitzan. Gaztenpresako lehendakari Ibon Urgoiti pozik...
Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...