×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Atzo urteko txostena aurkeztu zen: 462 enpresa sortu dira 2014an, Gaztenpresaren eskutik

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Atzo, Labora Kutxa Fundazioaren lehendakari Xabier Egibarrek, Enplegu sailburu Angel Toñak eta Gaztenpresa Fundazioko zuzendari Inmaculada Ramosek urteko txostena aurkeztu zuten. Azpimarratzekoa da sorturiko enpresen errekorra hautsi dela 2014an.

 

Autoenpleguari buruzko xehetasun aipagarriak eta 2014an Gaztenpresaren laguntza izan duten enpresa berriak:

  • 2014an abian jarritako 462 proiektuetatik 204 Bizkaian kokatu ziren, 114 Araban, 98 Gipuzkoan eta 46 Nafarroako Foru Erkidegoan.
  •  Ekintzaileek batez beste 38 urte zuten, % 59 gizonezkoak ziren eta hamarretik seik lana zuten. Horietako askok lana galtzeko beldurra zutenez, negozio bat sortzea erabaki zuten.
  •  Ekintzaileen profilari dagokionez, % 69k ez zuen unibertsitate ikasketarik eta % 65ek negozioa zerbitzuen sektorean jartzea erabaki zuen. % 29k, aldiz, saltoki bat irekitzea erabaki zuen.
  •  Enpresa-proiektu berri horiek batez beste 50.700 euro inbertitu dute eta 30.000 euroko maileguak jaso dituzte 2014an.
  •  Finantzaketa errazteko helburuarekin, fundazioak iaz 11 milioi euro bideratu zituen maileguetara. Horietatik % 65 mikrokredituak izan ziren eta gainerako % 35a 25.000 eurotik gorako maileguak.

 

Gaztenpresaren 2015eko helburua 550 enpresa-plani laguntzea da. Horiek 1.000 lanpostu berri baino gehiago sortuko dituzte.

 

Post gehiago irakurri.

Uztaila 10, 2025
2025eko uztailaren 8a.–LABORAL Kutxaren Gaztenpresa Fundazioak 348 enpresa sortzen lagundu du 2024an, eta enpresa horiek 696 lanpostu berri sorrarazi dituzte. 1994an sortu zenetik, Fundazioak 7.246 enpresari lagundu die abian jartzen, eta horiek 13.371 laguni eman diete lana. Datuok Gaztenpresaren 2024ko txostena aurkezteko ekitaldian ezagutarazi dituzte, LABORAL Kutxak Bilbon duen lurralde-egoitzan. Gaztenpresako lehendakari Ibon Urgoiti pozik...
Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...