×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Aholkulariak eta ekintzaileak behar dira Gaztenpresaren Mentoring programarako

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Izena emateko epea:  2014ko iraila (bidali mezu elektroniko bat  aartetxe@gaztenpresa.org helbidera Euskadin eta Nafarroan zaudetenok informazio gehiago eskatzeko)

Gaztenpresak Mentoring Programa batean parte hartzen du YBI (www.youthbusiness.org) sarearen eskutik. YBI irabazi-asmorik gabeko erakundeen nazioarteko sare bat da, eta beren enpresa sortzen laguntzen die gazteei, prestakuntza, finantziazioa eta mentoringa konbinatzen dituen metodologia  baten bidez.

Estatu mailako ekimen kolektibo bat da eta autoenplegua sostengatuko duen programa eraginkor bat ezartzea du helburu; ekimena profil ekintzailea duten eta duela gutxi negozio bat martxan jarri duten 18 eta 35 urte arteko pertsonei xedaturik dago.

Mentoring deituriko metodologiaren bitartez, esperientzia ekintzailea edo enpresariala duen pertsona batek bere gaitasunak sustatzen laguntzen dio beste bati (bere enpresa-abentura abiarazten ari den beste bati), haren garapen pertsonala eta profesionala ahalbidetuz.

 

Mentoring programaren helburuak:

  1. Beren autoenplegu-proiektua martxan jarri duten ekintzaile gazteak ahalduntzea, beren potentzial osoa ustiatzen lagunduz.
  2. Duela gutxi sortu diren negozio txikiak sendotzea eta haztea.
  3. Esperientzia ekintzailea duten profesionalen eta enpresarien artean gizarte-boluntariotza sustatzea.

 

Aholkularien funtzioak:

  • Urtebetez, gutxienez, pertsona ekintzailearekin aldizka elkartzea, pertsonaren beraren eta negozioaren bilakaerari buruzko hausnarketa egiteko.
  • Gazteari bere negozioaren helburuak identifikatzen, horiek lortzeko beharrezko estrategiei buruz hausnartzen, bere jarduketak planifikatzen eta emaitzak neurtzen laguntzea.
  • Mentoringaren eta ekintzailearen negozioaren arteko harremanaren bilakaera-jarraipenean parte hartzea, programaren monitorizatze- eta ebaluazio-galdetegiei erantzunez.

 

Boluntario edo ekintzaile gisa parte hartu nahi baduzu, Gaztenpresaren taldearekin jar zaitezke harremanetan.Ana Artetxe da izen-emateen arduraduna. Tel: 900.10.11.43. Helbide elektronikoa:aartetxe@gaztenpresa.org

Mentoring buruzko informazio gehiago

Post gehiago irakurri.

Uztaila 10, 2025
2025eko uztailaren 8a.–LABORAL Kutxaren Gaztenpresa Fundazioak 348 enpresa sortzen lagundu du 2024an, eta enpresa horiek 696 lanpostu berri sorrarazi dituzte. 1994an sortu zenetik, Fundazioak 7.246 enpresari lagundu die abian jartzen, eta horiek 13.371 laguni eman diete lana. Datuok Gaztenpresaren 2024ko txostena aurkezteko ekitaldian ezagutarazi dituzte, LABORAL Kutxak Bilbon duen lurralde-egoitzan. Gaztenpresako lehendakari Ibon Urgoiti pozik...
Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...