Laboral Kutxako bezeroentzako doako lantegia. Gaztenpresak emango du eta sare sozialak negozio-aukerak sortzeko tresna gisa erabiltzeko gakoei buruz hitz egingo da.
Nork eman dezake izena?
Lantegia Laboral Kutxako bezero diren autonomo profesionalei eta mikro ETE-ei dago zuzenduta.
Ikastaroa non eta noiz emango den:
- Bilbon martxoaren 25ean(Uhagon kalea, 12 -1.)
- Gasteizen apirilaren 15ean (Pedro Orbea kalea, 8)
- Donostian apirilaren 9an (Urbieta kalea, 64 -1. ezk.)
- Iruñean apirilaren 10ean (zehaztu gabe)
Ordutegia
14:00etatik 16:00etara, Gasteizen izan ezik. Gasteizen 13:30etik 15:30era
Sare sozialei buruzko lantegiko edukiak:
– Estrategia sare sozialetan.
– Zertarako balio dute eta nola atera ahal diet etekina?
– Erabilera praktikoak: bezeroak erakarri eta leialtzea.
– Sare sozialetan partekatzeko egokiak diren edukiak
– Sare sozialetan emaitzak neurtzea
Informazioa eta izen-emateak Bultzlan-en, Susana Vicente: svicente@butlz-lan.com posta-helbidean edo 944 102 144 telefonoan