Hobetuzek diruz lagundutako ikastaroa, Gasteizen, ekainaren 3an eta 4an
Iraupena: 8 ordu
Egunak: 2014ko ekainaren 3an eta 4an
Ordutegia: asteartea eta asteazkena, 15:30etik 19:30era
Nori zuzenduta: euren enpresen gerentziaz arduratzen diren enpresari txiki eta autonomoei, finantza- eta administrazio-alorreko arduradunei, altxortegi-arduradunei… bai eta enpresako beste atal batzuetan jardun arren, finantza-informazioa erabiliz erabakiak hartu behar dituzten pertsonei ere.
Ikastaro honetan dirulaguntzen eta laguntzen ezaugarriak eta eskakizunak ezagutarazi eta sistematikoki bilatu eta gestionatzeko moduak landuko dira.
Bultz-Lan Consultingeko María José Burgos Catenak emango du ikastaroa, SEA Arabako Enpresarien bulegoetan, Gasteizko Posta pasabideko 32. zenbakiko 5. solairuan.
Ikastaroa doan da eta plazak mugatuta daude. Horregatik, interesatuta bazaude, izena emateko deitu 945 -000400 telefono-zenbakira edo bidali posta elektronikoa belen@sea.es helbidera.
Ikastaroaren egitaraua:
1. Laguntza motak
2. Nola lortu laguntzei buruzko informazio eguneratua
3. Egitarauak eta laguntza-neurriak:
3.1. estatukoak,
3.2. erkidegokoak
eta
3.3. tokikoak.
4. Finantzaketa eta laguntzak
5. 2013ko enplegua sustatzeko programa: kontratatzeko hobariak
6. Ekintzaileen Legea
7. Zerga-kenkariak PFEZaren eta sozietateen zergan