Gaztenpresak sustatutako Kontabilitatearen, zergen eta lanaren kudeaketa negozio txikietan eta mikroenpresetan gaiari buruzko doako ikastaroa, urtarriletik aurrera, Bultz-Lanek Bilbon dituen bulegoetan.
Diru-laguntza eman duena: Hobetuzek diruz lagundutako ikastaroa
Egunak: 2015-01-07tik 2015-02-17ra arte, astelehenetik ostegunera bitartean
Ordutegia: 17:00etatik 19:30era
Lekua: Felipe Uhagon Alkatearen kalea, 12, 1. Bilbo
Xede-publikoa: gutxienez batxilergoa duten pertsona landunak edo langabeak
Ikastaroaren helburuak:
- Negozio txikien ohiko kudeaketarako dauden kontabilitatearen, zergen eta lanaren alorreko arautegiak ezagutzea.
- Bertaratuei kontabilitatearen alorreko prestakuntza ematea, egitura juridikoaren araberako betebeharrak ezagutzeko eta kontabilitate-idazpenetan oinarrituz finantzetako egoera-orriak nola prestatzen diren ulertzeko gai izan daitezen.
- Enpresak aurkeztu behar dituen zergei eta horiek enpresaren finantza-egituran duten eraginari buruzko ikuspegi argi eta egituratua ematea.
- Kudeaketa bakoitzerako zer erakundetara jo beharko duten jakiteko eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren (GSDOren) inprimakiak eta Enpleguko Institutu Nazionalaren (EINren) kontratuak ezagutzeko prestakuntza-ekintzak gauzatzea.
Ikastaroaren programa:
Kontabilitate-kudeaketako edukia
- Kontabilitatearen alorreko betebeharrak, egitura juridikoaren arabera
- Kontabilitate Plan Orokorraren izaera, funtzioak eta printzipioak
- Oinarrizko kontzeptuak: kontu-sail biko metodoa, zorra eta hartzekoa, aktiboa eta pasiboa, sarrerak eta gastuak
- Eragiketen kontabilitate-erregistroa
- Kontabilitate-zikloa
- Urteko kontuak negozio txikietan: motak, modalitateak eta egitura
Zerga-kudeaketako edukia
- Zergen arloko arautegia EAEko ETE-entzat
- Balio erantsiaren gaineko zerga
- Sozietateen gaineko zerga
- Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga
- ETE-ei eragiten dieten beste zerga batzuk
Lanaren kudeaketako edukia
1.- Enpresa eta gizarte-segurantza
2.- Langileak kontratatzea
3.-Kidetzea, altak, bajak eta langileen aldaketak
4.- Nominak
5.- Gizarte-segurantzako kotizazioa
Izena ematea: interesatuta bazaude, jarri harremanetan Susana Vicenterekin, 94 410 21 44 telefonoaren edo svicente@bultz-lan.com helbide elektronikoaren bidez.