Nahitaez irakurri beharreko liburua da, edukiengatik ez ezik, liburua bera arrakasta handiko negozio eredu izan zelako ere bai. Egileek esperientzia handiko 470 profesionalen laguntza lortu zuten. Profesional horiek, gainera, ordaindu egin zuten liburuan parte hartzeko. Itzulpenak ere, neurri handian, lankidetzan egin ziren, argitaletxearentzako gasturik gabe. Nola lortu zuten? Tira, liburua irakurri beharra dago! Aipatutako pasadizoa alde batera utzita, enpresa berrikuntzarako gida praktiko eta dinamiko bat dago “Generación de modelos de negocio” liburuan (liburua bisuala da nagusiki). Editoreek dioten bezala, baliagarria da “ameslarientzat, ekintzaileentzat, profesionalentzat eta eraginkortasunaren eta etengabeko hobekuntzaren babesleentzat”.
900 101 143 | info@gaztenpresa.org