“Lean” metodologia, oro har, nagusiki programazio proiektuetan erabiltzen den lan egiteko modu bat da. Metodologia horretan, hainbat funtzionalitate sortu behar dira pixkanaka. Zehazki, “iterazioak» edo lan mugarriak sortu behar dira, eta, horietan, funtzionalitatea hazi egiten da, sinpleenetik hasi eta azken bertsioarekin amaitzeraino. Oinarrizko ideia ahalegin txikia eginez Gutxieneko Produktu Bideragarri bat sortzea da, eta, hortik abiatuta, premiak zehaztea (bezeroek edo erabiltzaileek emandako erantzunaren arabera), azken produktua lortu arte. Liburuan, metodologia hori enpresa ingurune batean nola aplikatu behar den azaltzen da, produktuak edo zerbitzuak era arinagoan eta bezeroarekiko hurbiltasun handiagoarekin sortu edo eskaini ahal izan daitezen.
900 101 143 | info@gaztenpresa.org