2007 urtean argitaratu zen, eta oraindik indarrean dagoen klasiko bat da. Azpititulua “No digas que no te lo advirtieron” (Ez esan ohartarazi ez zintuztenik) da, eta era atsegingarrian azaltzen du ekintzaile batek zer egin behar ez duen. Jarduera bat hasteko zereginaren giza alderdia azaltzen du, eta identifikatuta senti gaitezke agertzen dituen egoera askorekin. Hasi aurretik irakurtzeko gomendagarria den liburu bat da. Izan ere, eguneroko lanerako era errealistan prestatzen gaitu, eta, beraz, horretarako prest gauden ala ez ikusteko aukera ematen digu. Liburuak beste liburu batzuen aurkakoa egiten duelako du balio handia; arrakastaren gakoak eman ordez, ikasteko aukera emango diguten porrotaren gakoak agertzen dizkigu.
900 101 143 | info@gaztenpresa.org