Bai, aurreko egileak berriz ere; zertaz ari diren oso ongi dakiten espezialistak dira, eta oraingoan oso era bisual eta erakargarrian ematen dute informazioa. Liburuaren azpititulua “Cómo crear los productos y servicios que tus clientes están esperando” (Nola sortu zure bezeroek espero dituzten produktu eta zerbitzuak) da, eta garbi uzten du oso liburu praktikoa dela. Sarreran diotenez, liburua asko gustatuko zaizu balio erreala sortzeko zereginarekin estututa edota bilera antzuekin eta gaizki lerrokatutako taldeekin etsita sentitzen bazara, huts egin zuten proiektu bikain eta ausartetan inplikatu bazara edota ideia on baten porrotak desengainatu bazaitu.
900 101 143 | info@gaztenpresa.org