Diru-laguntza eskatzeko izena emateko epea: abuztuaren 28tik irailaren 28ra.
Lanbidek, Euskal Enplegu Zerbitzuak, deialdia plazaratu du ekintzaileei enpresa-jarduera sendotzen laguntzeko. Informazio osoa Lanbide Laguntzak orrialdean duzue eskura, baina laburpen txiki bat eskainiko dizuegu jarraian:
Lanbideren laguntzak eska ditzaketen pertsonak:
Banakako enpresaburuak, ondasun-erkidegoak edo sozietate zibilak, 2014ko urriaren 19tik 2015eko abuztuaren 28ra bitartean enpresa-jarduera abiarazi dutenak. EAEn erroldatuta egon behar dira eta benetan bertan bizi. Ekonomia-jardueren gaineko Zergan izena emanda egonik 2014 ekitaldiko deialdian laguntzarik jaso ez dutenak.
Laguntza ekonomikoa
Laguntza gehienez 2.500 eurokoa izango da onuradun bakoitzeko. Zenbateko horri % 15 gehituko zaio sustatzaileak 18 urte baino gehiago eta 25 urte baino gutxiago baditu eskaera aurkezteko unean, eta beste % 15 emakumea bada.
Diru-laguntzaren xedea
- Gizarte Segurantzako kotizazioaren ordainketari dagozkion kuotak edo nahitaezko Mutualitate profesionalari dagozkionak.
- Proiektuarekin lotutako komunikazio-gastuak: Publizitate- eta merchandising-kanpainak
- Web-orrien eta sare sozialen diseinua, publizitate-bannerrak beste enpresa baten web-orrian jartzea, web-orrialdeen mantentze-lanen kuotak, web-orrian pluginak sartzearekin lotutako gastuak eta Facebook bidezko sustapen-zerbitzuen kostua.
- Aholkularitza (zerga, lan, kontabilitate, lege edo administrazio arlokoa) eta coaching gastuak.
- Ekintzaileak eginiko prestakuntza-ikastaroak, zuzenean enpresa martxan jartzearekin eta horren funtzionamenduarekin lotura dutenak.
Diru-laguntza horiei edo beste batzuei buruzko informazio gehiago behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan 900 101 143 telefonoan. Atseginez lagunduko dizugu.