×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Ekintzaile-sena duten liburuak

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Ondo asko dakigu ez dela gauza erraza ekintzaile izatea. Horregatik, lagundu egiten dizu gure fundazioak, ideia bat izaten duzunetik zeure negozioa sendotzen duzun arte. Zure ondoan gaituzu beti. Zuretzat inspirazio-iturri izan nahi dugu, burua ez ezik bihotza ere behar baita ekintzaile izateko. Horregatik, ekintzailetzari buruzko lau liburu gomendatuko dizkizugu, hilaren 23an Liburuaren Eguna ospatuko dela aitzakia hartuta. Gauza asko ikasiko dituzu liburu horiek irakurrita, eta aurrera egitera bultzatuko zaituzte une zailetan.

Urtero, Euskadiko eta Nafarroako ehunka ekintzaileri laguntzen die Gaztenpresak beren negozio-proiektuak martxan jartzen. Hau izan ohi dute erkide proiektu horietako askok: egunero ikasteko eta hobetzeko gogoa. Funtsezkoak dira liburuak asmo horiek gauzatzeko, hoberenengandik ikasteko aukera ematen baitute, eta arazoak ulertzen eta konponbideak bilatzen laguntzen. Lau liburu hautatu ditugu, eta kosta ahala kosta aurrera egiten duen zenbait jenderen historiak kontatzen dizkigute laurek.

 1- Nunca te pares. Phil Knight (Conecta argit., 2016)

Phil Knightek 50 dolar besterik ez zeukan, baina proiektu handi bat zebilkion buruan: kalitateko kirol-oinetakoak inportatzea Japoniatik. Hau bururatu zitzaion: “Japoniarren elektronikak arrakasta izan du AEBn; zergatik ez arropak?”. Philek ez zekien japonieraz, ez zuen harremanik Japonian, ez zeukan biltegirik… Baina aurrera egiteko gogoa zeukan, izugarrizko gogoa. Azkenik, sendotu egin zen Philen inportazio-negozio txiki hura, eta Nike sortu zen. Ikasbide asko atera daitezke Knighten historiatik: garrantzi handia du nor kontratatu asmatzeak, langile bakarra hartzen bada ere; egokitzeko eta aldatzeko prest egon behar da beti, baita gauzak ondo badoaz ere; eskuzabala izan behar da langileekin, haiei eskaintzeko gauza handirik ez eduki arren; muturreraino eraman behar da “arazo bat, aukera bat” filosofia, zeinaren adibide dugun Tiger markak Knightekiko harremanak eten zituenean gertatu zena: negozioa itxi beharrean, Nike sortu zuen Knightek. Oroitzapen-liburu bat dugu, ez autolaguntzarakoa, eta ziur gara gustura irakurriko duzula, baita AEBko kirol-marka hori bost axola bazaizu ere.

2- El desafío Starbucks. Howard Schultz (Aguilar, 2011)

Horra AEBko beste enpresa erraldoi bati buruzko beste liburu bat. 2008an, larri zebilen Starbucks. Balioaren erdia galdu zuten, urtebetean, kafetegi-kate horren akzioek. Lehia, berriz, gogorra zen, eta McDonalds ere hasi zen sartzen kafearen negozioan. Egoera ikusirik, zuzendari exekutibo kargura itzultzea erabaki zuen Starbucksen sortzaileak, Woward Schultzek, enpresa suspertzera. Hau dio Schultzek: zeharo zorpetuta egon arren, ez zaie traiziorik egin behar enpresaren balioei, ezta traizioak diru-sarrerak hobetzen baditu ere epe laburrera. “Traizio egiten badiezu —zioen Seattleko enpresa ezagun horren presidenteak—, kalte egiten diozu zure negozioaren irudiari, eta haren etorkizuna hipotekatu egiten duzu”.

3- Cien empresarias. Testimonios de cien mujeres que lo han conseguido (JdeJ Editores, 2003)

Enpresa-alorrean arrakasta izan duten emakumeen ehun historia; batzuk, hunkigarriak benetan. 2003ean argitaratu zen liburua, baina salgai jarraitzen du, Interneten. Hamarkada bat joan da liburua argitaratu zenetik, baina, hura irakurri ondoren, inpresio hau geratu zaigu: gauzak, zoritxarrez, ez dira askorik aldatu. Lanean arrakasta izateko gizonek baino gehiago borrokatu eta oztopo gehiago gainditu behar izan dituzten zenbait emakumeri buruzko historiak ditugu liburu horretakoak. Gomendagarria, oso.

4- Fueras de serie. Malcolm Gladwell (Taurus, 2009)

Zergatik lortzen dute arrakasta pertsona batzuek, eta beste batzuek, aldiz, ez? Ba ote erantzunik galdera horrek? Gogotik saiatu da Malcom Gladwell erantzun horren bila. Erantzun argirik aurkitu duen ala ez, ez du horrek hainbesteko garrantzirik. Liburu horren alderdirik interesgarriena hau da: berezko talentuaz gain, etengabeko lana jenio ororen sekretua. Hona adibide bat: The Beatles taldea. Liverpooleko talde bat, beste asko bezalakoa, horixe ziren hiri hartatik alde egin zutenean. Hanburgora joan ziren, eta zenbait klubetan aritu ziren. Urte eta erdian, 270 gauetan egin zituzten emanaldiak, zortzi ordukoak zenbaitetan. Ingalaterrara itzuli zirenean, ez zegoen The Beatles taldearen parekorik. AEBra jo zutenerako (1964), 1.200 emanaldi baino gehiago eginak zituzten. Gutxi direla iruditzen bazaizu, jakin ezazu egun talde gehienek ez dutela 1.200 emanaldi egiten ezta beren ibilbide osoan ere. 1964an, 24 urte besterik ez zuen taldeko zaharrenak. Beraz, talentu-kontua ote? Bai, jakina; baina hura bezain garrantzitsua dira lana eta trebakuntza.

Faktore askoren araberakoa izaten da pertsona baten arrakasta. Jende egokiaz inguratuta egotea da faktore horietako bat. Hori egin zuten Nikeren sortzaileak eta John Lennonek, besteak beste. Gure laguntza nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Zain gauzkazu!

¿Quieres leer más artículos relacionados?

Junio 7, 2023
El último testimonio de Gaztenpresatik fue el de Laida San Sebastián que, tras casi 20 años como emprendedora en el ámbito social, ahora comparte sus conocimientos y experiencias con el alumnado de la Escuela Politécnica de la Universidad de Mondragón, donde es responsable de Emprendimiento Tecnológico. “Yo soy la inventora del ‘sí’ a todo”, confesó...
Mayo 31, 2023
Otra de las historias de emprendimiento que conocimos en Gaztenpresatik fue la de Andrea Fernández, una “argentina sin acento y trotamundos sin remedio”, cuya familia se vino a vivir a Bilbao hace ya más de 20 años, cuando ella tenía sólo doce años. Esta freelance todoterreno -es traductora, especialista en marketing digital, escritora y comunicadora-...
Mayo 23, 2023
Después de la mesa redonda, en Gaztenpresatik llegó el turno de escuchar las historias reales de personas emprendedoras que, en algún momento de su trayectoria, han acudido a Gaztenpresa en busca de nuestro asesoramiento. Así, conocimos a Elsa Pamparacuatro y Keko Salvador, dos artistas que se conocieron en la escuela circense de Iruña y que...
Mayo 17, 2023
Hace unos días presentamos nuestra Memoria 2022 en Donostia, que este año ha sido designada Capital de la Economía Social. Tras la rueda de la prensa, aprovechamos para celebrar Gaztenpresatik, un evento con el que hemos querido inspirar, motivar y apoyar a nuestra comunidad emprendedora. Este encuentro dio mucho de sí, así que hemos decidido...
Abril 28, 2023
Fieles a nuestro objetivo de mejorar la realidad social de nuestro entorno, en Gaztenpresa hemos contribuido a la puesta en marcha de 314 nuevos negocios en 2022, que han supuesto la generación de 637 puestos de trabajo. De esta forma, a lo largo de nuestros casi 30 años de historia, hemos colaborado en la creación...
Abril 17, 2023
La Inteligencia Artificial (IA) está en boca de todos y gran parte de su popularidad se debe a ChatGPT, la herramienta que OpenAI lanzó a finales del año pasado y que nos ha sorprendido a todas y todos por su eficacia y precisión a la hora de responder preguntas, mantener conversaciones y generar textos de...