×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Ekin aurretik, zer prestakuntza jaso?

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Inork ez du esan negozio bati ekitea erraza denik. Erabakia hartu duzu, eta ideia ezin hobea, bikaina, bururatu zaizu; baina negozioa abiarazi baino lehen, bide luzea duzu aurrean. Nondik hasi? Prestakuntzatik. Abenturari ekin baino lehen, negozio bat abiarazteko behar diren gaitasunak menderatu behar dituzu: legeak, finantzaketa, kudeaketa eta marketina. Ekintzaileen eskura dauden liburuak eta ikastaroak oso askotarikoak dira. Zure ezagutzak hoberen osatzen dituztenak aukeratu beharko dituzu.

 

Lehenik eta behin, enpresa bat sortzeko urratsak ezagutu behar dituzu. Aukeratu honako gai hauek jorratzen dituen ikastaro bat: zer den enpresa bat; zenbat mota dauden (eta zure negoziorako zein den egokiena); zer tresna lor daitezkeen; eta nola egituratzen den negozio-plana.

 

Horrez gain, ezinbestekoa da legeei eta finantzaketari buruzko ezagutzak izatea. Ez duzu zertan aditua izan, baina Jabetza Intelektualari buruzko Legearen eta Datuen Babesari buruzko Legearen oinarrizko datuak ezagutu behar dituzu, bai eta lizentziak eskatzeko prozesuak eta abarrak ere. Enpresa sortu ondoren arazorik ez edukitzeko, hobe duzu alderdi horiek kontuan hartu. Gainera, finantzaketa-aukerak ere aztertu beharko dituzu, baina hori erraz egingo duzu, gure laguntzari esker.

 

Lehenengo faseak bete ondoren, zure negozioaren bilakaera zifratan aztertzeko gai izango bazara, finantza-kontuak ikasi beharko dituzu. Demagun jatetxe bat ireki nahi duzula: ez da nahikoa Michelin izardun sukaldariburua izatea; horrez gain, kontabilitatea, gastuen orria eta aktiboen eta pasiboen arteko balantzea, besteak beste, ulertu beharko dituzu.

 

Alde komertziala ere oso-oso garrantzitsua da. Sekulako ideia izan baduzu ere, saltzen ez badakizu, besteek ez diote baliorik emango. Ikasi salmenta-teknikak eta marketina: produktua edo zerbitzua saltzeko taktikarik onenak zehaztuko dituzu, eta zure estrategia prestatuko duzu.

 

Teoria garrantzitsua da, baina ereduak ezinbestekoak dira prestakuntza-fasean. Ahal denean, aukeratu ekintzailetzari buruzko benetako kasuak jasotzen dituzten ikastaroak. Ekintzaileak ezagutzea eta haien bizipenen berri izatea beti da aberasgarria eta inspirazio-iturria.

 

Hurrengo ikastaroak

 

Gaztenpresan ekintzaile izateko tailerrak eskaini eta alderdi horiek guztiak sakon jorratzen ditugu. Ekintzaile izan nahi duten pertsona guztiei laguntze aldera, bildu egiten gara, eta negozioa abiarazteko behar diren oinarrizko ezagutzak lantzen ditugu. Hurrengo ikastaroa maiatzaren 9an izango da, Bilbon. Parte hartzera animatzen bazara, bidal iezaguzu mezu bat: info@gaztenpresa.org; edo deitu: 900 101 143.

Post gehiago irakurri.

Uztaila 10, 2025
2025eko uztailaren 8a.–LABORAL Kutxaren Gaztenpresa Fundazioak 348 enpresa sortzen lagundu du 2024an, eta enpresa horiek 696 lanpostu berri sorrarazi dituzte. 1994an sortu zenetik, Fundazioak 7.246 enpresari lagundu die abian jartzen, eta horiek 13.371 laguni eman diete lana. Datuok Gaztenpresaren 2024ko txostena aurkezteko ekitaldian ezagutarazi dituzte, LABORAL Kutxak Bilbon duen lurralde-egoitzan. Gaztenpresako lehendakari Ibon Urgoiti pozik...
Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...