×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Derrigorrezkoa dute ETE eta autonomoek bisita-liburua izatea?

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Burokrazia, izapideak… Agian, dena errazagoa izango balitz, lehenago erabakiko zenukeen autonomoa izatea edo zeure enpresa sortzea. Baina ez kezkatu: zure abentura profesionalari heltzeko unea iritsi dela erabaki baduzu, Gaztenpresan lagunduko dizugu izapideak egiten. Gaur, bisita-liburuari buruz jakin behar duzun guztia azalduko dizugu.

 

Zer da eta zertarako balio du?

Derrigorrezko liburua da, fisikoa, eta hartan, Laneko eta Gizarte Segurantzako ikuskatzaileek jasotzen dituzte enpresa batera edo autonomoaren laneko helbidera egindako bisitan hautematen dituzten diligentzia guztiak. Liburuko folio bakoitzak kopia du, ikuskatzaileek har dezaten, bisita egin izana eta hartan zehar aurkitu dutenaren xehetasunak egiaztatzeko.

Hala ere, 2015eko uztailetik aurrera, Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritza Sistema Antolatzen duen Legeak berariaz ezartzen du interesdunek ez dutela libururik edo formulariorik erosteko edo bideratzeko betebeharrik izango. Hau da, harrezkero, bisita-liburu fisikoa ez da derrigorrezkoa izango.

Hori lurralde guztietan egongo da indarrean, baita Euskal Autonomia Erkidegoan ere, nahiz eta Laneko Ikuskatzailetza transferituta izan. Nafarroako Foru Komunitatean, Nafarroako Gobernuaren eta Estatuko Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren arteko batzorde bat arduratzen da.

 

Hona hemen zenbait ohar garrantzitsu:

  • Bisita-liburu fisikoa izateko betebeharra desagertzen da. Baina ikuskatzaileek ikuskapenak egiten jarraituko dute. Izan ere, ikuskatzaileek bisita bakoitzaren diligentziak idatziz jaso behar dituzte oraindik ere.
  • Zure bisita-liburu guztiak (baldin eta badituzu) bost urtez gorde behar dituzu, azken diligentzia jasotzen den egunetik aurrera.
  • Diligentzia berriak lehendik dituzun liburuetako batean jasoko dira, baldin eta orrialde libreak baditu.
  • Bisita-libururik ez baduzu, edo orrialde guztiak beteta badaude, ikuskapena egiten duten funtzionarioek beraiek eramango duten dokumentu batean jasoko dute idatziz ikuskapena, liburu tradizionaletan bezala. Dokumentu horien bi ale egingo dira, Ikuskatzailetzak eta ikuskatutako langileak edo enpresak beren kopia izan dezaten.

Autonomoen elkarteek aspaldi eskatzen zuten urrats bat eman da; izan ere, haien ustez, bisita-liburu fisikoa izateko betebeharra autoenpleguaren kontrako beste eragozpen bat zen. Eta teknologiaren aplikazio batek ekarri du bisita-liburu fisikoaren amaiera, aurreikusitakoaren arabera 2017an burutuko dena. Izan ere, aurten hasi dira Bisita Liburu Elektronikoa (BLE) ezartzen. Web aplikazio bat da, autonomia-erkidego bakoitzak gaitutako teknikariek edo Laneko Ikuskatzailetzak egiten dituzten jarduketa guztiak jasotzeko eta kudeatzeko. Oraingoz, tresna hori autonomia-erkidego gutxitan erabil daiteke, eta haietako bat Nafarroako Foru Komunitatea da. Besteak Galizia, Asturias, Kantabria eta Errioxa dira.

Baina adi: Aplikazioan aldez aurretik alta emanda dauden enpresek eta langile autonomoek soilik erabil dezakete Bisita Liburu Elektronikoa; haientzat soilik egongo da aktibo eta funtzionamenduan. Beste alta bat bideratu nahi badugu, Ministro Aginduaren zain egon beharko dugu, 23/2015 Legearen 21.6. artikuluaren arabera.

Beti bezala, izapide honi edo besteren bati buruz zalantzarik baduzu, gogoan izan Gaztenpresan atsegin handiz lagunduko dizugula: jarri gurekin harremanetan!

Post gehiago irakurri.

Uztaila 10, 2025
2025eko uztailaren 8a.–LABORAL Kutxaren Gaztenpresa Fundazioak 348 enpresa sortzen lagundu du 2024an, eta enpresa horiek 696 lanpostu berri sorrarazi dituzte. 1994an sortu zenetik, Fundazioak 7.246 enpresari lagundu die abian jartzen, eta horiek 13.371 laguni eman diete lana. Datuok Gaztenpresaren 2024ko txostena aurkezteko ekitaldian ezagutarazi dituzte, LABORAL Kutxak Bilbon duen lurralde-egoitzan. Gaztenpresako lehendakari Ibon Urgoiti pozik...
Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...