×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzak gazte ekintzaileentzat

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Argitaratu berri dira 30 urtetik beherako gazteek sustatutako enpresak abian jartzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntzen oinarriak. Laguntzon onuradun izan daitezke 2014ko urriaren 1etik aurrera ekonomia-jarduerari ekin eta horretan diharduten enpresak, pertsona fisikoak eta nortasun juridikorik gabeko entitateak.

 

Foru Aldundiaren diru-laguntzok eskuratzeko betekizunak:

  • Ekonomia-jardueretan izena emateko datan 30 urtetik beherakoa izatea.
  • Ekonomia-jardueran diharduten pertsona fisikoek izena emanda izan behar dute Langile Autonomoen Araubide Berezian edo mutualitate baliokideren batean, eta ohiko bizilekua Bizkaian dutela egiaztatu.
  • Ondasun-erkidegoen eta sozietate zibilen kasuan, kide guztiek egiaztatu beharko dute ohiko bizilekua Bizkaian dutela, eta haietako batek, gutxienez, Langile Autonomoen Araubide Berezian edo mutualitate baliokideren batean izena emanda izan behar du eta 30 urte edo gutxiago izan ekonomia-jardueretan izena emateko datan.
  • Enpresek hiru langile baino gutxiago eduki behar dituzte eta sozietate-egoitza eta zerga-egoitza Bizkaian, eta bazkide langileetako batek, gutxienez, 30 urte edo gutxiago izan beharko ditu ekonomia-jardueretan izena emateko datan, ohiko bizilekua Bizkaian duela egiaztatu eta langile autonomoen araubidean edo mutualitate baliokidean izena emanda izan 2014ko urriaren 1etik 2015eko irailaren 30era bitartean, biak barne.

 

Diruz lagun daitezkeen egitateak eta ekintzak:

Ibilgetuan egindako inbertsio berriak, 2014ko urriaren 1etik 2015ko irailaren 30era bitartean eskuratutakoak: aplikazio informatikoak, eraikuntzak (higiezinak erosi eta eraikitzea izan ezik), instalazio teknikoak, makinak, tresnak, bestelako instalazioak, altzariak, informazioa prozesatzeko ekipamenduak eta garraio-osagaiak.

 

Enpresentzako diru-laguntzen gehienezko zenbatekoa:

Emango den diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa, ibilgetuko inbertsio berriari eskuratze-balioaren arabera (BEZa kenduta) % 70 ezartzearen ondoriozko kopurua izango da.  Diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa 1.700 €-koa izango da 30 urte arteko bazkide langile bakoitzeko.

Enpresa bakoitzeko gehienezko muga 6.800 €-koa izango da.

Diruz lagundu daitekeen inbertsio osoaren gutxieneko zenbatekoa 500 €-koa izango da.

 

Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza horiei buruzko informazio gehiago: http://www.bizkaia.net/sustapena-OficinaVirtual

Edo bestela, jarri gurekin harremanetan, eta izapideetan lagunduko dizugu: Gaztenpresarekin harremanetan jartzeko

Post gehiago irakurri.

Uztaila 10, 2025
2025eko uztailaren 8a.–LABORAL Kutxaren Gaztenpresa Fundazioak 348 enpresa sortzen lagundu du 2024an, eta enpresa horiek 696 lanpostu berri sorrarazi dituzte. 1994an sortu zenetik, Fundazioak 7.246 enpresari lagundu die abian jartzen, eta horiek 13.371 laguni eman diete lana. Datuok Gaztenpresaren 2024ko txostena aurkezteko ekitaldian ezagutarazi dituzte, LABORAL Kutxak Bilbon duen lurralde-egoitzan. Gaztenpresako lehendakari Ibon Urgoiti pozik...
Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...