Argitaratu berri dira 30 urtetik beherako gazteek sustatutako enpresak abian jartzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntzen oinarriak. Laguntzon onuradun izan daitezke 2014ko urriaren 1etik aurrera ekonomia-jarduerari ekin eta horretan diharduten enpresak, pertsona fisikoak eta nortasun juridikorik gabeko entitateak.
Foru Aldundiaren diru-laguntzok eskuratzeko betekizunak:
- Ekonomia-jardueretan izena emateko datan 30 urtetik beherakoa izatea.
- Ekonomia-jardueran diharduten pertsona fisikoek izena emanda izan behar dute Langile Autonomoen Araubide Berezian edo mutualitate baliokideren batean, eta ohiko bizilekua Bizkaian dutela egiaztatu.
- Ondasun-erkidegoen eta sozietate zibilen kasuan, kide guztiek egiaztatu beharko dute ohiko bizilekua Bizkaian dutela, eta haietako batek, gutxienez, Langile Autonomoen Araubide Berezian edo mutualitate baliokideren batean izena emanda izan behar du eta 30 urte edo gutxiago izan ekonomia-jardueretan izena emateko datan.
- Enpresek hiru langile baino gutxiago eduki behar dituzte eta sozietate-egoitza eta zerga-egoitza Bizkaian, eta bazkide langileetako batek, gutxienez, 30 urte edo gutxiago izan beharko ditu ekonomia-jardueretan izena emateko datan, ohiko bizilekua Bizkaian duela egiaztatu eta langile autonomoen araubidean edo mutualitate baliokidean izena emanda izan 2014ko urriaren 1etik 2015eko irailaren 30era bitartean, biak barne.
Diruz lagun daitezkeen egitateak eta ekintzak:
Ibilgetuan egindako inbertsio berriak, 2014ko urriaren 1etik 2015ko irailaren 30era bitartean eskuratutakoak: aplikazio informatikoak, eraikuntzak (higiezinak erosi eta eraikitzea izan ezik), instalazio teknikoak, makinak, tresnak, bestelako instalazioak, altzariak, informazioa prozesatzeko ekipamenduak eta garraio-osagaiak.
Enpresentzako diru-laguntzen gehienezko zenbatekoa:
Emango den diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa, ibilgetuko inbertsio berriari eskuratze-balioaren arabera (BEZa kenduta) % 70 ezartzearen ondoriozko kopurua izango da. Diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa 1.700 €-koa izango da 30 urte arteko bazkide langile bakoitzeko.
Enpresa bakoitzeko gehienezko muga 6.800 €-koa izango da.
Diruz lagundu daitekeen inbertsio osoaren gutxieneko zenbatekoa 500 €-koa izango da.
Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza horiei buruzko informazio gehiago: http://www.bizkaia.net/sustapena-OficinaVirtual
Edo bestela, jarri gurekin harremanetan, eta izapideetan lagunduko dizugu: Gaztenpresarekin harremanetan jartzeko