×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Bizkaiko Foru Aldundiaren ekintzaileentzako 2015eko diru-laguntzak

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Gaztenpresan, Foru Aldundiak eskaintzen dituen diru-laguntza horiek bideratzen laguntzen diegu beren enpresa 2014ko urriaren 1etik aurrera martxan jarri duten edo 2015eko irailaren 30a baino lehen martxan jarri nahi duten pertsonei

Bizkaian helbideratuta dauden forma juridiko guztietako enpresek jaso ahal izango dituzte diru-laguntza horiek, betiere jarduera ekonomietan 2014ko urriaren 1etik 2015eko irailaren 30era bitartean alta hartu badute. Gainera, gutxienez erakundearen sustatzaileetako batek jarduera ekonomikoetan alta hartu aurreko unean GUTXIENEZ HILABETE BAT langabezian (etenik gabe) zeramala egiaztatu beharko du.

 

Zertarako ematen ditu diru-laguntzak Bizkaiko Foru Aldundiak?

Foru Aldundiak negozioari dagozkion gastu finkoak bakarrik lagunduko ditu diruz:  lokalaren alokairua, hornidurak (argia, ura, telefonoa, gasa),  aseguru-primak,  garbiketa eta mantenua, bulegoko materiala, lanbide-zerbitzu independenteak, publizitatea eta sustapena, Gizarte Segurantzan, autonomoen araubide berezian, egin beharreko kotizazioak, eta   araubide orokorreko kontingentzia arruntak, enpresak Jarduera Ekonomikoetan alta hartzen duenetik gehienez ere urtebeteko epean sortu badira. Jarduera ekonomikoetan baja ematen bada, oraindik ordaintzeko dagoen zenbatekoa jasotzeko eskubidea galduko da.

 

Diru-laguntzaren zenbatekoa

Diru-laguntza 3.000 eurokoa izango da erakunde onuradun bakoitzeko.

“Erakunde onuradunak” izeneko atalean aipatutako baldintzak betetzeaz gain, gutxienez sustatzaile batek 163/2014 dekretu arautzailearen 1. ataleko erakunde onuradunekin banakako prestakuntza eta aholkularitza jaso badu eta, beraz, negozio-plan BIDERAGARRI bat egin badu, diru-laguntzaren zenbatekoa honako hau izango da:

  • 000 euro langile bakoitzeko, betiere aipatutako atalean zehaztutako baldintzak betetzen badituzte eta kolektibo hauetakoren batekoak badira:
  • Emakumeak
  • Gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonak, 163/2014 Dekretuko 7. artikuluan xedatutakoaren arabera.
  • 000 euro sustatzaile bakoitzeko, betiere aipatutako atalean zehaztutako baldintzak betetzen badituzte eta aurreko paragrafoko kolektiboren batekoa ez bada.

Diru-laguntza 25.000 eurokoa izango da, gehienez ere, erakunde onuradun bakoitzeko.

Non eskatu behar da diru-laguntza?

Eskaera eta dokumentazioa Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailaren Bulego Birtualaren bitartez aurkeztu behar dira (www.bizkaia.net/sustapena-OficinaVirtual). Horretarako, sinadura elektronikoa beharko da  edo, bestela, Bizkaibai zerbitzuan alta hartu beharko da. Txartela Orueta Apezpikuaren kaleko 6. zenbakiko (Bilbo) bulegoetan eskatu ahal izango da.

Zalantzaren bat baduzu edo eskaera egiten laguntzea nahi baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke, eta guk dagozkion aholkuak emango dizkizugu. 900 101 143 telefono-zenbakiaren edo gure web orriaren bitartez jar zaitezke gurekin harremanetan.

Post gehiago irakurri.

Uztaila 10, 2025
2025eko uztailaren 8a.–LABORAL Kutxaren Gaztenpresa Fundazioak 348 enpresa sortzen lagundu du 2024an, eta enpresa horiek 696 lanpostu berri sorrarazi dituzte. 1994an sortu zenetik, Fundazioak 7.246 enpresari lagundu die abian jartzen, eta horiek 13.371 laguni eman diete lana. Datuok Gaztenpresaren 2024ko txostena aurkezteko ekitaldian ezagutarazi dituzte, LABORAL Kutxak Bilbon duen lurralde-egoitzan. Gaztenpresako lehendakari Ibon Urgoiti pozik...
Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...