Gaztenpresan, Foru Aldundiak eskaintzen dituen diru-laguntza horiek bideratzen laguntzen diegu beren enpresa 2014ko urriaren 1etik aurrera martxan jarri duten edo 2015eko irailaren 30a baino lehen martxan jarri nahi duten pertsonei
Bizkaian helbideratuta dauden forma juridiko guztietako enpresek jaso ahal izango dituzte diru-laguntza horiek, betiere jarduera ekonomietan 2014ko urriaren 1etik 2015eko irailaren 30era bitartean alta hartu badute. Gainera, gutxienez erakundearen sustatzaileetako batek jarduera ekonomikoetan alta hartu aurreko unean GUTXIENEZ HILABETE BAT langabezian (etenik gabe) zeramala egiaztatu beharko du.
Zertarako ematen ditu diru-laguntzak Bizkaiko Foru Aldundiak?
Foru Aldundiak negozioari dagozkion gastu finkoak bakarrik lagunduko ditu diruz: lokalaren alokairua, hornidurak (argia, ura, telefonoa, gasa), aseguru-primak, garbiketa eta mantenua, bulegoko materiala, lanbide-zerbitzu independenteak, publizitatea eta sustapena, Gizarte Segurantzan, autonomoen araubide berezian, egin beharreko kotizazioak, eta araubide orokorreko kontingentzia arruntak, enpresak Jarduera Ekonomikoetan alta hartzen duenetik gehienez ere urtebeteko epean sortu badira. Jarduera ekonomikoetan baja ematen bada, oraindik ordaintzeko dagoen zenbatekoa jasotzeko eskubidea galduko da.
Diru-laguntzaren zenbatekoa
Diru-laguntza 3.000 eurokoa izango da erakunde onuradun bakoitzeko.
“Erakunde onuradunak” izeneko atalean aipatutako baldintzak betetzeaz gain, gutxienez sustatzaile batek 163/2014 dekretu arautzailearen 1. ataleko erakunde onuradunekin banakako prestakuntza eta aholkularitza jaso badu eta, beraz, negozio-plan BIDERAGARRI bat egin badu, diru-laguntzaren zenbatekoa honako hau izango da:
- 000 euro langile bakoitzeko, betiere aipatutako atalean zehaztutako baldintzak betetzen badituzte eta kolektibo hauetakoren batekoak badira:
- Emakumeak
- Gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonak, 163/2014 Dekretuko 7. artikuluan xedatutakoaren arabera.
- 000 euro sustatzaile bakoitzeko, betiere aipatutako atalean zehaztutako baldintzak betetzen badituzte eta aurreko paragrafoko kolektiboren batekoa ez bada.
Diru-laguntza 25.000 eurokoa izango da, gehienez ere, erakunde onuradun bakoitzeko.
Non eskatu behar da diru-laguntza?
Eskaera eta dokumentazioa Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailaren Bulego Birtualaren bitartez aurkeztu behar dira (www.bizkaia.net/sustapena-OficinaVirtual). Horretarako, sinadura elektronikoa beharko da edo, bestela, Bizkaibai zerbitzuan alta hartu beharko da. Txartela Orueta Apezpikuaren kaleko 6. zenbakiko (Bilbo) bulegoetan eskatu ahal izango da.
Zalantzaren bat baduzu edo eskaera egiten laguntzea nahi baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke, eta guk dagozkion aholkuak emango dizkizugu. 900 101 143 telefono-zenbakiaren edo gure web orriaren bitartez jar zaitezke gurekin harremanetan.