×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntzak autoenplegua sustatzeko

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Bizkaiko Foru Aldundiak argitaratu berri ditu 2014ko urriaren 1etik 2015eko irailaren 30era bitartean sortutako enpresentzako laguntzen oinarriak.

 

Erakunde onuradunak

Laguntzaren onuradun izan daitezke Bizkaiko Lurralde Historikoko nortasun juridikoko enpresak (banakako enpresaburuak eta profesionalak barne), ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak, baldintza hauek betetzen badituzte:

  • 2014-10-1etik 2015-09-30era bitartean ekonomia-jardueretan izena ematea.
  • Sozietatearen egoitza eta zerga-egoitza Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea. Era berean, lantokia ere lurralde horretan izan behar dute.
  • Enpresa onuradunak ekonomia-jardueretan izena eman aurretik, gutxienez horren sustatzaileetako batek langabezian zegoela eta langile autonomoen araubide berezian edo mutualitate baliokide batean izena eman duela egiaztatzea. Azken baldintza hori ez zaie eskatuko elkartutako langileen kooperatibetako bazkideei, ezta lan-sozietateetako langileei ere, baldin eta araubide orokorrean sartuta badaude. Ekonomia-jardueretan 2014ko abenduaren 20tik aurrera izena eman duten erakundeen kasuan, beharrezkoa izango da egiaztatzea ekonomia-jardueran izena eman aurretik gutxienez hilabetez eta etengabe langabezian egon izana. Diru-laguntzak jasotzeko eskabideak bidaltzeari dagokionez, sustatzaile batek ezingo du inola ere enpresa-proiektu batean baino gehiagotan parte hartu. Halaber, ezingo dute parte hartu 40/2013 eta 158/2013 Foru Dekretuen kargurako diru-laguntza baten adjudikaziodun gertatu diren enpresek, ezta enpresa horien sustatzaileek ere.

 

Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak

Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak honako hauek dira: negozioaren lokalaren errentamendua; hornidurak (argia, ura, telefonoa, gasa); aseguru-primak; garbitasuna eta mantentze-lana; bulegoko materiala; profesional independenteen zerbitzuak; publizitatea eta sustapena; Gizarte Segurantzako kotizazioak autonomoen araubide berezian, bai eta araubide orokorrean gertakizun arruntengatik ere, gehienez urtebeteko epean sortutakoak, enpresak ekonomia-jardueretan izena eman duenetik aurrera. Jardun ekonomikoari uzteak berarekin dakar ordaindu gabeko zenbatekoak jasotzeko eskubidea galtzea.

 

Diru-laguntzaren zenbatekoa

Erakunde onuradun bakoitzeko 3.000 eurokoa izango da diru-laguntza.

Aurreko “erakunde onuradunak” izeneko atalean aipatutako baldintzez gain, gutxienez pertsona sustatzaile batek 163/2014 dekretu arautzailearen 1. ataleko erakunde onuradunekin banakako prestakuntza eta aholkularitza egin badu, diru-laguntzaren zenbatekoa honako hau izango da:

  • 5.000 euro aipatutako atalean zehaztutako baldintzak betetzen dituzten eta kolektibo hauetako bateko kide den pertsona sustatzaile bakoitzeko:
    • Emakumeak
    • Gizartean baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonak, 163/2014 Dekretuaren 7. artikuluan xedatutakoaren arabera.

 

  • 4.000 euro aipatutako atalean zehaztutako baldintzak betetzen dituzten eta aurreko paragrafoko kolektibo horietako bateko kide ez den pertsona sustatzaile bakoitzeko.

Erakunde onuradun bakoitzeko gehienez 25.000 eurokoa izango da diru-laguntza.

 

Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza horiei buruzko informazio gehiago: http://www.bizkaia.net/sustapena-OficinaVirtual

Edo bestela, jarri gurekin harremanetan, eta izapideetan lagunduko dizugu: Gaztenpresarekin harremanetan jartzeko

 

Post gehiago irakurri.

Uztaila 10, 2025
2025eko uztailaren 8a.–LABORAL Kutxaren Gaztenpresa Fundazioak 348 enpresa sortzen lagundu du 2024an, eta enpresa horiek 696 lanpostu berri sorrarazi dituzte. 1994an sortu zenetik, Fundazioak 7.246 enpresari lagundu die abian jartzen, eta horiek 13.371 laguni eman diete lana. Datuok Gaztenpresaren 2024ko txostena aurkezteko ekitaldian ezagutarazi dituzte, LABORAL Kutxak Bilbon duen lurralde-egoitzan. Gaztenpresako lehendakari Ibon Urgoiti pozik...
Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...