Bizkaiko Foru Aldundiak, Beazen bitartez, proiektu sozial berritzaileei lagunduko die berriro, bi motatako dirulaguntzen bitartez: – 1. arloa. Proiektu sozial berritzaileak garatzea. – 2. arloa. Enpresa edo erakunde sozial berritzaile berriak. Beaz – Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza horiek bere jarduera 2013ko urtarrilaren 1aren aurretik hasi ez duen enpresa edo erakunde sozial berritzaile berri bat sustatu nahi duen edozein erakundek eska ditzake. Ekintzaileei zuzenduriko laguntza horien helburua enpresa edo erakunde sozial berritzaileen proiektu berriak abian jartzen laguntzea da. Proiektu horiek Bizkaiko enpresa-ehunean era horretako enpresen garapena eta sendotzea sustatu behar dute. BEAZ, SAU foru-sozietate publikoak aholkularitza emango die laguntza jasotzen duten erakunde sustatzaileei, enpresa-proiektuak aztertzeko eta abian jartzeko fasean, enpresa-plana landu, finantzaketa bila, prestakuntza jaso… dezaten. Diruz lagundu daitezkeen gastuak ezberdinak izango dira berrikuntza sozialeko proiektu bat izan ala berrikuntza sozialeko enpresa bat izan. Laguntzen inguruko informazio guztia Beazen orrialdean ikus dezakezu.
900 101 143 | info@gaztenpresa.org