×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

[BIZKAIA] LANERATZEKO ZAILTASUN BEREZIAK DITUZTEN PERTSONENTZAKO ENPLEGAGARRITASUNA, LANBERRI

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Laneratzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonentzako enplegagarritasuna sustatzeko programa

Helburua Enplegagarritasuna sustatzea, honako hauek lagunduz:• Gutxienez 6 hilabeteko iraupen jakineko kontratua• Kontratu mugagabea.Onuradunak:

  • 45 urtetik gorako langabetuak
  • Langabezian denbora luzea daramatenak
  • Bazterketa-arriskua duten langabetuak
Erakunde onuradunak Ondoren azalduko diren baldintzak betetzen dituzten Bizkaiko enpresak (zeinahi izaera juridiko dutela), enpresaburu indibidualak eta profesionalak, ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak, bai eta irabaziasmorik gabeko elkarteak, fundazioak eta beste erakunde batzuk ere:1.- Bizkaian izatea sozietatearen egoitza eta zerga-egoitza, bai eta lantokia ere.

2.- 250 langile baino gutxiago edukitzea.

3.- Aurreko betekizun horiek betetzen ez dituzten enpresek ezin dute % 25 baino gehiagoko partaidetza izan erakunde onuradunean, zuzenean edo zeharka.

4.- Enpresaburu indibidualek eta profesionalek Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea ohiko bizilekua.

5.- Egunean izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.

6.- Diru-laguntza jasotzen duen kontratuak Bizkaian dagoen erakunde onuradunaren lantokian langileen kopuruaren gehikuntza garbia izan behar du enpresaren plantillan.

Betekizunotatik salbuetsita daude: Administrazioaren edozein esparruri (toki administrazioa, foru administrazioa, autonomia erkidegoa edo zentrala) lotuta dauden edo haren mendeko diren erakunde autonomoak, sozietate publikoak eta irabazi-asmorik gabeko elkarteak, bai eta lanbide heziketako zentro publikoak eta pribatuak eta aldi baterako laneko enpresak ere. Diru-laguntza jaso dezakeen egitatea laguntza jaso dezakeen egitatea laguntza jaso dezakeen egitatea

Diru-laguntza jaso dezakeen egitatea Gutxienez 6 hilabeteko iraupen jakineko kontratua eta kontratu mugagabea. (Praktiketako kontratuak ez dira sartzen)
Diru-laguntza jaso dezakeen gastuak
  • Gehienez 44 urte dituztenak: Soldata gordinaren % 30.
  • 45etik 55era, biak barne, soldata gordinaren % 40 aplikatuko da.
  • 56 urte baino gehiago dituztenak eta kontratua bazterketa arriskuan dagoen pertsona bati egiten bazaio: soldata gordinaren % 50 aplikatuko da.
Diru-laguntzaren zenbatekoa Muga erakunde eskatzaile bakoitzeko: 70.000,00 euro guztira; gehienez, 10 kontratu.Diru-laguntzaren zenbatekoa urteko soldata gordinaren arabera zehaztuko da.Sei hilabeteko kontratuen kasuan, 7.000 euro emango dira, gehienez, kontratu bakoitzeko; urtebetekoetan edo urtebete baino luzeagoetan, berriz, 14.000 euro, gehienez, kontratu bakoitzeko.Ez da diru-laguntzarik emango urteko soldata gordina 10.000 eurotik beherakoa duten kontratuetarako.

Kontratu bakoitzeko gehienez eman daitekeen diru-laguntza 14.000 euro da.

Araudia eta diru-laguntzak emateko araubidea Bizkaiko Foru Aldundiaren 51/2017 Foru Dekretua, apirilaren 11ekoa, laneratzeko zailtasun handiak dituzten Bizkaiko Lurralde Historikoko pertsonen enplegagarritasuna sustatzeko diru-laguntzak emateko oinarriak eta deialdia ezartzen dituena (Lan Berri).(norgehiagokarik gabeko prozeduraren bidez emango dira dirulaguntzak).
Epeak Ekintzak egitea: Kontratuak 2016ko irailaren 16tik 2017ko irailaren 15era bitartean formalizatzen diren kontratuak diruz lagundu ahalko dira.Eskabideak aurkezteko epea eta era: Eskabideak aurkezteko aurreikusitako epea 2017ko maiatzaren 2ko 9:00etan hasi eta 2017ko irailaren 15eko 13:30ean amaituko da.

Post gehiago irakurri.

Uztaila 10, 2025
2025eko uztailaren 8a.–LABORAL Kutxaren Gaztenpresa Fundazioak 348 enpresa sortzen lagundu du 2024an, eta enpresa horiek 696 lanpostu berri sorrarazi dituzte. 1994an sortu zenetik, Fundazioak 7.246 enpresari lagundu die abian jartzen, eta horiek 13.371 laguni eman diete lana. Datuok Gaztenpresaren 2024ko txostena aurkezteko ekitaldian ezagutarazi dituzte, LABORAL Kutxak Bilbon duen lurralde-egoitzan. Gaztenpresako lehendakari Ibon Urgoiti pozik...
Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...