ZERTARAKO EMATEN DA DIRU-LAGUNTZA?
Erakundearen lehiakortasuna edozein arlotan (prozesua, produktua, antolaketa, parte-hartzea, merkatua, jabetzaren babesa) berrikuntza teknologikoko nahiz ez-teknologikoko proiektuen bidez hobetzea helburu duten jarduerak eta inbertsio aurreratuak, baldin eta erakundearen negozio-ereduarekin koherenteak badira eta eragin handia badute. Jarduera hauek 2016ko urtarrilaren 1etik 2017ko abenduaren 31ra bitartean hasi beharko dira eta 2018ko ekainaren 30a baino lehen amaitu.
NORENTZAT?
Bizkaiko enpresak, 5-100 langile bitarteko plantilla badute, eta Industriaren, Garraioaren, Eraikuntzaren, Industriarekin lotutako zerbitzuen, Turismoren eta Handizkako Merkataritzaren Sektoreetan badihardute.
2017KO DEIALDIA
Eskabideak aurkezteko epea: maiatzaren 22tik ekainaren 9ko 13:30etara arte Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailaren bulego birtualaren bidez.