Banakako enpresaria ohikoa da enpresa-munduan; izan ere, enpresa sortzeko modurik ohikoenetakoa da. Eskuarki autoenpleguarekin lotzen da, enpresaren jabea, aldi berean, bertako langilea ere badelako, jarduera nahiz lan mota edozein izanda ere. Enpresa sortzean aukera horren alde egiten dute, batez ere, txikizkako merkatariek (arropa-denda, elikagai-denda, paper-denda, opari-denda, bitxitegia, prentsa-kioskoa eta beste irekitzeko) nahiz profesionalek (hala nola iturginek, argiketariek, pintoreek, dekoratzaileek, etab.).
Banakako enpresari bihurtzeko egin beharreko izapide guztiak aurkituko dituzu gida horretan.