×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Aro digitaleko ekintzaile batentzat gomendatutako irakurgaiak

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Onenengandik ikastea estrategia ona da beti bizitzan. Eta liburuak bide ezin hobea dira horretarako. Horregatik, ingurune digital liluragarrian negozio bati ekitea bada zure erronka, hainbat irakurgai proposatzen dizkizugu. Ez dugu esango ezinbestekoak direnik, baina zinez gomendatzen dizkizugu. Hona hemen proposamenok.

 

  1. El método Lean Startup (Lean Startup metodoa) – Eric Ries 

Mundu-mailako fenomenoa da. Egileak, Eric Riesek, ezin hobeto asmatu du Lean kontzeptua erabateko ziurgabetasuna ezaugarri duten startup-en ekosistema berezira egokitzen.

 

Lean Startup metodoak ikuspegi berria ematen du enpresak hazi eta beren produktuak merkaturatzeko modua aldatzeko, haien tamaina eta ibilbidea edozein direla ere. Egilearen arabera, honako hauek dira gakoak: arintasuna, pibotatzeko edo biratzeko gaitasuna, merkatura beta bertsioekin irtetea eta, kontsumitzaileek zer nahi duten ulertzeko, emaitzak neurtzea. Etengabeko berrikuntza. Bat egingo al duzu mugimenduarekin?

 

  1. La información. Historia y realidad (Informazioa. Historia eta errealitatea) – James Gleick 

Liburu hori ez da honelako zerrendetan agertzen, baina Gaztenpresa erreferentea da ekintzailetzan, eta bere baratzeko baratxuriak ditu. Irakurgai sakon eta bizia da. Bertan, egileak informazioaren dimentsio anitzeko unibertsoaren berrikuspena egiten du, Afrikako danborretatik hasita konputazioraino, DNA eta telegrafoa barne hartuta.

 

Eta hauxe galdetuko duzue: Zer lotura du horrek negozio digitalarekin? Egia esan, handia. Gure enpresa Internetekin lotuta badago, behar-beharrezkoa da gaur egun hain geurezkoa dugun komunikabide masibo horren oinarriak ulertzea. Poliki-poliki irakurri beharreko irakurgaia da (eta, beharbada, oharrak hartuz), baina amaitzen duzuenean, zuen negozioa garatuko den ekosistemari buruzko ikuspegi askoz argiagoa izango duzue.

 

  1. Confía en mí, estoy mintiendo (Fidatu nitaz, gezurretan ari naiz) – Ryan Holiday

Izenburua nahasgarria izan daiteke, baina, egia esan, irakurgai “klasikoa” ez bada ere, egileak (online komunikazioaren eta marketinaren alorreko jenio batek) komunikabide digitalen funtzionamenduaren sekretuak erakusten dizkigu maila guztietan.

 

Irakurgai honen erabilgarritasuna errealitate hau da funtsean: gaur egun, online negozio baten arrakasta, hein handi batean, marketin- eta komunikazio-kanpaina egoki bat egitea da. Ez da nahikoa gauzak ondo egitea, ikusgaitasuna izan behar dugu, jendeak jakin behar du zer egiten dugun. Liburu honetan trikimailu batzuk aurkituko dituzu arlo horretan eraginkorragoa izateko, eta horiei zure negozio digitala hobetzeko gure blogean eman dizkizugun aholkuak gehitu ahal dizkiezu.

 

  1. La estrategia del océano azul (Ozeano urdinaren estrategia) – W. Chan Kin eta Renée Mauborgne

Uste zenuen bazenekiela negozioei buruz eta merkatu-estrategiei buruz? Liburu honek kolokan jarriko ditu zure aurretiko ezagutzak, eta horizonte berriak irekiko dizkizu. Enpresen arteko ohiko lehia suntsigarria alde batera utzi eta berrikuntzaren eta bereizketaren bidez balioa sortzea da kontua.

 

Liburu honetako ardatz gidaria irudikapen hau da: ozeano gorriak eta ozeano urdinak. Lehenek merkatu saturatuak, produktu estandarizatuak eta lehia basatia irudikatzen dituzte. Bigarrenek, berriz, ustiatu gabeko merkatu-eremuak, lehia hutsala eta hazkunde errentagarri eta iraunkorreko aukerak. Zeren zain zaude zure ozeano urdina aurkitzeko?

 

  1. Tu modelo de negocio (Zure negozio-eredua) – Tim Clark 

Negozio-ereduaren ikuspegitik beren burua profesionalki berrasmatu nahi dutenentzako liburu egokia da. Liburu praktikoa da, hainbat adibide guztiz grafikoak jasotzen ditu (egileak A. Osterwalder eta Yves Pigneur izan ditu laguntzaile eta beste 328 kolaboratzaile) zure negozio arrakastatsua sortzera bideratutako bidaia-orria diseinatzen laguntzeko.

 

“Zure negozio-eredua” liburuak, paperezko orri bat bakarrik erabiliz, edozein negozio- edo produktu-ideia laburtzeko eta horretaz gogoeta egiteko metodoa irakasten dio irakurleari. Horri esker, “negozio-eredu pertsonalak” zirriborratu ahal izango dituzu, zure gaitasunak lan-merkatu aldakorrera egokitzeko eta aukera gogobetegarriak (pertsonalak eta profesionalak) aurkitzeko. Zuretzako egokia dela uste baduzu, ez pentsatu bi aldiz eta murgildu zaitez liburu interesgarri honetako orrialdeetan.

 

Jakina, ez daude diren guztiak, baina dauden guztiak badira. Irakurgai hauek ikuspegi eta ezagutza lagungarriak emango dizkizuete, arlo guztietan hazteko, baina, batez ere, oso erabilgarriak izango zaizkizue zuen negozio digitala arrakastaz sortzeko. Eta, badakizue: ikasteak ez du ogirik eskatzen.

¿Quieres leer más artículos relacionados?

Mayo 31, 2023
Otra de las historias de emprendimiento que conocimos en Gaztenpresatik fue la de Andrea Fernández, una “argentina sin acento y trotamundos sin remedio”, cuya familia se vino a vivir a Bilbao hace ya más de 20 años, cuando ella tenía sólo doce años. Esta freelance todoterreno -es traductora, especialista en marketing digital, escritora y comunicadora-...
Mayo 23, 2023
Después de la mesa redonda, en Gaztenpresatik llegó el turno de escuchar las historias reales de personas emprendedoras que, en algún momento de su trayectoria, han acudido a Gaztenpresa en busca de nuestro asesoramiento. Así, conocimos a Elsa Pamparacuatro y Keko Salvador, dos artistas que se conocieron en la escuela circense de Iruña y que...
Mayo 17, 2023
Hace unos días presentamos nuestra Memoria 2022 en Donostia, que este año ha sido designada Capital de la Economía Social. Tras la rueda de la prensa, aprovechamos para celebrar Gaztenpresatik, un evento con el que hemos querido inspirar, motivar y apoyar a nuestra comunidad emprendedora. Este encuentro dio mucho de sí, así que hemos decidido...
Abril 28, 2023
Fieles a nuestro objetivo de mejorar la realidad social de nuestro entorno, en Gaztenpresa hemos contribuido a la puesta en marcha de 314 nuevos negocios en 2022, que han supuesto la generación de 637 puestos de trabajo. De esta forma, a lo largo de nuestros casi 30 años de historia, hemos colaborado en la creación...
Abril 17, 2023
La Inteligencia Artificial (IA) está en boca de todos y gran parte de su popularidad se debe a ChatGPT, la herramienta que OpenAI lanzó a finales del año pasado y que nos ha sorprendido a todas y todos por su eficacia y precisión a la hora de responder preguntas, mantener conversaciones y generar textos de...
Febrero 23, 2023
El pasado 23 de diciembre se publicó en el BOE la Ley de Fomento del Ecosistema de las Empresas Emergentes, más conocida como la Ley de Startups. El objetivo de esta nueva norma es conseguir que el Estado se convierta en un destino atractivo para las personas emprendedoras y las inversoras interesadas en este tipo...