×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

Araban ekiteko 2016 laguntza berriak

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email
Xedea

ETEei, teknologia zentroei, unibertsitate zentroei, fundazioei eta enpresa elkarteei adorea eta pizgarriak ematea enpresen berrikuntza eta lehiakortasunaren hobekuntza sustatuko dituzten proiektuak edota ekintzak egin ditzaten.

Onuradunaka) Sozietate egoitza eta zerga egoitza Arabako Lurralde Historikoan duten enpresa txiki eta ertainak (ETE), beren osaera juridikoa edozein dela ere, eta gutxienez produkzio zentro bat edo zerbitzu zentro bat lurralde historikoaren barruan daukatenak. Sortu zenetik eskaera egiten duen egunera gutxienez urtebete igaro behar da.

b) Araban zerga egoitza duten autonomoak.
c) Araban produkzio edo zerbitzu zentroren bat duten teknologia edota ikerketa zentroak.
d) Araban irakaskuntza unitateren bat duten unibertsitate zentroak.
e) Sozietate eta zerga egoitza Araban duten fundazioak eta enpresa elkarteak.
ETEtzat joko dira 250 langile baino gutxiago dituzten enpresak, baldin eta urteko negozio bolumena gehienez 50 milioi eurokoa badute, edo, bestela, urteko balantzea gehienez 43 milioi eurokoa.
Ezin dira onuradun izan sozietate publikoak, ezta nortasun juridiko berekia duten baina Administrazioarenak diren erakundeak ere, Araban irakaskuntza unitateren bat duten unibertsitate zentroak izan ezik.
Enpresek eguneratuta izan behar dituzte Ogasuneko eta Gizarte Segurantzako betebeharrak.

Laguntza motaOndorengo kategoria hauetarikoren batean sar daitezkeen enpresek egindako jarduerak edota jardunak diruz lagundu ahal izango dira:

 1.Berrikuntza produktuan.
2.Berrikuntza produkzio prozesuetan.
3.Berrikuntza antolaketan.
4.Berrikuntza marketinean eta merkatuetan/Nazioartera zabaltzea.
5.Enpresarentzat berritzaileak diren beste jarduketa batzuk.
Eskatzaile bakoitzak gehienez ere 2 proiektu aurkez ditzake eta enpresarial talde baikotzak 4.
Kanpoko profesionalei, teknologia zentroei edo lanbide zerbitzuetako enpresei kontratatzen zaizkien lanetarako dirulaguntza jaso ahalko da, lan horiek enpresarentzat baliagarriak badira eta goian aipatutako jarduerak garatzen laguntzen badute.
Halaber, barruko departamentuetan proiektuak egiten direnean produktuak edo ekoizpen prozesuak ikertu eta garatzeko edota marketinean zein merkatuetan berrikuntzak egiteko, langileen gastuak dirulaguntzaren xede izan ahalko dira, baldin eta proiektu horietarako langile berriak kontratatzen badira (ikertzaileak, teknikariak edota sortzaileak).
Proiektuan kanpoko eta barruko gastuak egiten badira eta langile berririk kontratatzen ez bada, kanpoko gastuei dagokien zatia bakarrik hartuko da kontuan.
Onuradun guztiek dirulaguntza jaso ahal izango dute lan kontratuko langile berriak hartzen badituzte (ikertzaileak, teknikariak edota sortzaileak) onartutako berrikuntza proiektuak diseinatzeko, garatzeko, burutzeko edota proiektuen jarraipena eta ebaluazioa egiteko.
 
Kontratazio berriak proiektua abiarazten denetik aurrera egin beharko dira 2016. urtean, eta 2016ko irailaren 30a baino lehen, egun hori barne. Horrez gain, betekizun hauek bete behar dituzte kontratazioek:
 
– Ikertzaileak, teknikariak edota sortzaileak kontratatzea, ikasketa egokiak dituztenak kategoria horietan sailkatu ahal izateko eta berrikuntza proiektuari zuzenean lotuta dauden lanetan aritzeko.
– Kontratatzen den pertsonak enpresa edo erakundeko zuzendaritza taldeko inorekin ez izatea odoleko nahiz ezkontza bidezko lehenengo edo bigarren mailako ahaidetasunik.
– Enpresak aplikatu behar duen hitzarmenean ezarritako lan baldintzak bete beharko dira.
– Gutxienez sei hilabeteko kontratua egitea, lanaldi osokoa.
– Ezin izango da plantilla murriztu berrikuntza proiektua garatzen duten departamentuetan.
– Bat etorri behar dute kontratatutako pertsonaren ematen dituen zerbitzu edo eginkizunek eta Gizarte Segurantzako kotizazio talde edo oinarriek.
– Kontratazio berria Arabako lan zentro batean kokatzea, nazioartekotze proiektuetan izan ezik.
Kontratazio berriek Ekonomia Garapenaren Zerbitzuaren oniritzia eduki beharko dute.
 
Ez dira diruz lagunduko:
– Aktibo finkoetan (softwarean izan ezik) egiten diren inbertsioak.
– Enpresa eskatzailearen ustiapenerako makinak, ekipamenduak edo lanabesak diseinatu eta garatzeko lanak, haiek saldu dituen enpresa hornitzaileak berak egiten baditu.
– Eraikuntza proiektuak eta instalazio osagarrien proiektuak.
– Ibilgailu alokatuen eta taxien gastuak, kilometro sariak, otorduak eta telefonoa.
– Ingurumenaren gaineko azterlan edo proiektuak, baimenak lortzeko egiten badira, besteak beste, jarduera lizentziak lortzeko.
– Materialen erosketa, baita material horiek prototipoen garapenerako beharrezkoak direnean ere.
– Arabako nekazaritzako elikagaien sektorean berrikuntza sustatzeko Agro Innova lerroko laguntzak jaso ditzaketen jarduketak.
– Balio erantsiaren gaineko zerga (BEZ) eta zeharkako beste zergak, salbu eta aitorpenean BEZa kendu ezin duten onuradunen kasuan.
– Erakundeen aurrean egiten diren ziurtapenen/homologazioen kuotak edo kanonak, horiek nazioartekotze proiektu baten barruan sartuta egon ezean.
Ereduak diruz lagundu ahal izango dira, baldin eta horiek honelakoak badira:
– merkaturatuezinak,
– industria eta merkataritza ustiategia abian jarri baino lehenagokoa.
– ez izatea, geroago, enpresaren ibilgetua.
Dirulaguntza jasotzen duten proiektuen ondorioak Arabako Lurralde Historikoan aplikatu behar dira.
Laguntza eskatu ondoren garatzen diren proiektu edota gastuetarako dirulaguntza jaso ahal izango da baldin eta 2016ko abenduaren 16rako amaitzen badira.
 
Dirulaguntzak honela banatuko dira:
a) ETEei, diruz lagundu daitekeen aurrekontuaren %30 emango zaie gehienez.
b) Gainerako onuradunei, diruz lagundu daitekeen aurrekontuaren %50 gehienez.
c) Langile berriak (ikertzaileak, teknikariak edota sortzaileak) kontratatzen dituztenei, soldaten kostu gordinaren %30eraino, erakunde onuradunak ordaindu beharreko Gizarte Segurantzaren kostuak barne. Gehienez ere 3.000 euro emango dira kontratu bakoitzeko eta urteko, langilea gizonezkoa bada, edo 3.300, langilea emakumezkoa bada.
Dirulaguntzaren gehieneko mugak:
– Proiektu bakoitzeko 10.000,00 euro urtean barruko gastuetarako, kontratazio berriak kontuan hartu gabe.
– Proiektu bakoitzeko 15.000,00 euro urtean kanpoko gastuetarako, kontratazio berririk gabe.
– Proiektu bakoitzeko 9.900,00 euro urtean kontratazio berriengatik.
– Proiektu bakoitzeko 20.000,00 euro urtean kanpoko proiektuetarako, kontratazio berriak egiten direnean, eta barruko proiektuetarako, kontratazio berriak barne.
– Guztira 30.000,00 euroko dirulaguntza erakunde onuradun bakoitzeko eta urteko.

Aurkezteko tokia eta epeaArabako Foru Aldundiko Erregistro Orokorrean edo deialdian ezarritako gainerako lekuetan.

Eskaerak aurkezteko epea deialdi hau indarrean jartzen denean hasiko da eta argitaratu ondorengo egunetik 60 egun igarotakoan amaituko da.

Oinarri Orokorrak: ALHAO 36. 2012ko martxoaren 26a. www.alava.net/BOTHA/Boletines/2012/036/2012_036_01741.pdf

Berariazko Oinarriak: ALHAO 3. 2016ko urtarrilaren 11a.http://www.alava.net/botha/Boletines/2016/003/2016_003_00009_C.pdf

¿Quieres leer más artículos relacionados?

Noviembre 11, 2024
Al carecer de la rigidez del trabajo por cuenta ajena, como autónomo puede parecer que tienes más facilidades para conciliar la vida personal y laboral, pero esa aparente flexibilidad también puede generarte problemas a la hora de separar ambas facetas: trabajo y descanso; negocio y ocio. Asimismo, tu productividad también puede verse afectada. Por eso...
Octubre 9, 2024
Maite Ibáñez de Maeztu ha estado a la cabeza de Maikala, una pastelería que ha sido referente del barrio bilbaíno de Deusto y del Casco Viejo.   GAZTENPRESA: Maikala es un proyecto que arranca en 2015, ¿verdad? MAITE IBAÑEZ DE MAEZTU: Nació en el 2015 con la puesta en marcha de la parte del obrador...
Octubre 3, 2024
Vemos habitualmente el término “patrocinado”, ya sea un evento o contenido, pero ¿qué es exactamente? El patrocinio es una estrategia de marketing en la que una empresa (el patrocinador) proporciona financiamiento a una entidad, evento, persona o causa (el patrocinado) a cambio de la exposición de su marca asociada a ese elemento. Es decir, se...
Septiembre 18, 2024
Una mesa de tres patas. Pero no una cualquiera. Una sólida, resistente. Una de esas en las que te juntas a pasar buenos momentos. Eso podría decirse que es Emakumeook. Un proyecto creado por tres mujeres emprendedoras. Almudena, Bea y Naiara.   GAZTENPRESA: ¿Cómo os conocisteis y cómo surge Emakumeook? EMAKUMEOOK: Emakumeook surge porque una...
Septiembre 3, 2024
¿Tu negocio necesita un impulso? ¿Tienes la sensación de que tu empresa se ha estancado últimamente? Quizá sea hora de reevaluar tu estrategia comercial o tu plan de negocio para subir de nivel, potenciar la visibilidad de tu marca y aumentar las ventas de tu producto o servicio. Te ofrecemos una serie de tips para...
Julio 30, 2024
En esta tercera temporada del podcast, hemos ahondado en la economía y el impacto social a través de diversas iniciativas emprendedoras. Pero, ¿cómo se mide y evalúa el impacto social? Para responder a esta pregunta, contamos en el último episodio de la temporada con Jessica Pizarro Arteaga, una emprendedora que ayuda a entidades y empresas...