Ostalaritza-negozio baten errentamendua: Zer izan behar duzu kontuan?

Duela hilabete bat baino gehiago hasi zinen honi bueltak ematen. Horrenbeste gustatzen zaizun eta egunero ikusten duzun taberna horren leihateetan “errentan” kartela ikusi zenuenetik, hain zuzen. Hasieran ez zenion garrantzi handiegirik eman, baina denbora igaro eta familiarekin eta lagunekin hitz egin ahala, patuak ostalaritzaren mundura bultzatzen zaituela dirudi. Alokairua izaten da bertan sartzeko aukerarik ohikoena: […]