×

Para instalar Gaztenpresa en tu iPhone pulsa y luego Añadir a pantalla de inicio.

Navegación limitada - Sin conexión

2015: Gaztenpresaren bultzada ekintzailea finkatzeko urtea

Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin
Share on whatsapp
Share on email

Garrantzitsuena ez da 400 enpresa eta 731 lanpostu baino gehiago sortu izana eta 2.000 eskaera baino gehiago artatu izana, ez. Garrantzitsuena da ideia bideragarri bakar bat ere ideia hutsean ez geratzea, sareko lana gure motorra izatea eta, batez ere, giza faktorea gure ahaleginaren gakoa izatea. Gaur zuekin partekatzen duguna ez dira zenbaki hutsak, errealitate bihurtzen diren ilusioak baizik.

 

Atzo balantzea egitea egokitu zitzaigun. Atzera begiratu eta azken urteko, hau da, 2015eko jarduera baloratzea. Eta, egia esan, gure lanarekin jarraitzeko, hobera egiteko eta aurrerapausoa eman eta ekitea erabakitzen duten pertsona ekintzaileei laguntzen jarraitzeko motibazioa sendotzeko balio izan digu.

 

Zifren inguruan hitz egiten badugu, Gaztenpresarentzat sustapen ekintzailea finkatzeko urtea izan da 2015a:

Memoria 2015

 

Dena den, errealitatean duela hiru hamarkada baino gehiago hasi ginen ahalegin horretan, eta ordudanik 4.100 enpresa eta 7.300 lanpostu baino gehiago sortzen lagundu dugu Euskadin eta Nafarroan.

 

Urte horietan zehar adituak bihurtu gara, pixkanaka, pertsona ekintzaileei modu integralean laguntzeko orduan. Negozio-ideia helduak enpresa, lanpostu eta bizi-proiektu bihur daitezela lortzea da gure helburua. 2015ean, 1.930 eskaeratatik 402 enpresa txiki eta 731 lanpostu berri sortu genituen. Zifra horiek oso altuak dira, eta testuingurua kontuan hartuta, ez dute Gaztenpresaren borondate sendoaren inguruko inolako zalantzarik uzten J

 

Mentoringa eta nazioarteko itunak

Era berean, oso harro gaude gure mentoring programak eta nazioarteko gure itunek izan duten garapenarekin, baita gure presentzia digitalaren garapenarekin eta sortutako kontsolidazio enpresarialarekin ere, baina egia esan, hori guztia ahalbidetzen duten balio, ahalegin eta motibazioz beteriko benetako istorioak dira harro sentiarazten gaituztenak.

 

Horien protagonistak hezur-haragizkoak dira, eta horien proiektuek izen propioak dituzte. Honako hauek dira horietako batzuk (ez denak, ez baitira sartzen, baina esteka honetan gehiago ikus ditzakezu): Koro Ruíz, Okako Hotelekoa; Javier Ojeda, Singular enpresakoa; Joseba Ubiria eta Aratz Mayo, Ubatz konponketa-lantegikoa; Loli Caballero, Loreki enpresakoa; Enma Francés, Manuela va de fiesta etxekoa; Fernando De Soignie eta Javier Castaños, Autocine Getxokoak; Alberto Dito, Vinoteca Popthewine dendakoa; José Luís Navarro eta Eduardo Martínez de Murguía, Basque Moonshiners destilategikoak…

 

Eskerrik asko denei! Aurten ere gure ahalegina areagotu eta sendotuko dugula hitzeman dezakegu eta hitzematen dugu, 2016an, Euskadiko eta Nafarroako ekintzaileek bidean laguntzeko norbait izan dezaten.

Post gehiago irakurri.

Uztaila 10, 2025
2025eko uztailaren 8a.–LABORAL Kutxaren Gaztenpresa Fundazioak 348 enpresa sortzen lagundu du 2024an, eta enpresa horiek 696 lanpostu berri sorrarazi dituzte. 1994an sortu zenetik, Fundazioak 7.246 enpresari lagundu die abian jartzen, eta horiek 13.371 laguni eman diete lana. Datuok Gaztenpresaren 2024ko txostena aurkezteko ekitaldian ezagutarazi dituzte, LABORAL Kutxak Bilbon duen lurralde-egoitzan. Gaztenpresako lehendakari Ibon Urgoiti pozik...
Abendua 11, 2024
Berrikuntza eta desberdintzea funtsezko zutabeak dira enpresa-eremuan arrakasta izateko, batez ere ingurune globalizatu eta oso lehiakor batean. Enpresa gehienak Interneten daudenez eta teknologia tresna eta erakusleiho gisa erabiltzen dutenez, are garrantzitsuagoa da behar bezala erabiltzen jakitea. Gaur egun, berrikuntza eta desberdintzea funtsezkoak dira jasangarritasuna eta epe luzerako arrakasta bermatzeko. Arlo horietan inbertitzen duten enpresek, nabarmentzea...
Azaroa 11, 2024
Besteren konturako lanaren zurruntasunik ez dagoenez, autonomo gisa bizitza pertsonala eta lan-bizitza bateratzeko erraztasun gehiago dituzula eman dezake, baina itxurazko malgutasun horrek arazoak ere sor diezazkizuke bi alderdiak bereizteko orduan: lana eta atsedena; negozioa eta aisia. Halaber, zure produktibitateari ere eragin diezaioke. Horregatik, komeni da arau batzuk ezartzea zure energia mantendu ahal izateko. Zure nagusia...